2025(e)ko ekainaren 14(a), larunbata

GOIZ PASA HONDARTZAN

 OSTIRALA EKAINAK 13 






Ostiralean, ekainak 13, hondartzara joan ginen 5. mailako guztiok. Oinez joan ginen eskolatik desertu txikiraino. Iritsi ginenean jolasten utzi ziguten nahi genuen moduan. Batzuk bolei ballera, besteak errugbira, besteak hondarretan lurperatzera, mendiak egitera eta abar jolastu ginen. Hamaiketakoa jaten utzi ziguten. 

Hamaikak iritsi zirenean, eta sorosleak etorri zirenean, uretara sartzen utzi ziguten. Ederki hartu genuen freskatu eder bat! Uretatik ateratzean, aldatu egin ginen, baina guk jolasten jarraitu genuen nahiz eta segituan joan ginen. 

Ederki pasatu genuen hondartzan jolasten!

2025(e)ko ekainaren 9(a), astelehena

ERDI AROKO GAZTELUAK




 





Plastikan, historia lantzen ari garenez, castles (gazteluak) batzuk egiten jardun gara, talde bakoitzak bat. 

Talde guztiak kartoiarekin egin ditugu eskulanak, baldintzak hauek ziren: 

-Dorreak eduki behar zituen.

-Leihoak eduki behar zituen (tamaina ezberdinetakoak).

-Hormak eduki behar zituen bertan.

-Plataforma bat eduki behar zuen gaztelu guztia gainean jartzeko.

Balditza horiek izan da ere, oso gaztelu ezberdinak atera zaizkigu, eta garrantzitsuena oso ondo pasa dugula izan da.

Gazteluak, muntaketa bukatu genuenean tenperarekin margotzen hasi ginen, kolore argi eta ilunekin. Oso politak atera zitzaizkigun!!!





2025(e)ko ekainaren 2(a), astelehena

🎤BERTSO EMANALDIA🎤

 Ekainak 2- an LH5 ekoek LH4 koei bertso emanaldia egin diegu, lehenengo 5D eta 5C koek  egin diete LH4 ko 2 gelei eta gero 5A eta 5B k LH4 ko beste 2-ri. Guztira 4 joko egin ditugu, lehena puntu erantzuna izan da, bigarrena 2 oinak emanda, hirugarrena pasahitza eta azkena among us

Puntu erantzunean Iñakik (irakasleak) karta bat atera,  bertan koplaren hasiera eta errimatzen zuen oin bat zeuden, guk kopla bukatu behar genuen emandako oina erabiliz.

2 oinak emanda ariketan Iñakik beste karta bat ematen zigun, bertan 2 errima zeuden  eta guk 2 kopla egin behar genituen errima horiekin gelako bati buruz, eta besteok nor zen asmatu behar genuen.

 Pasahitzan Iñakik kopla bat abesten zuen hitzari buruzko pistak ematen, hizki bat esaten zuen eta guk hitza asmatu eta kopla bat sortu behar genuen hitz hori bukaeran erabiliz.

Among us-ean Iñakik egoera bat esaten zuen non norbaitek tranpa edo lapurreta bat egiten zuen. Gero, bankak esaten zigun  nor izan zen tranpa edo lapurreta egin zuena. Bitartean guk defenditu eta salatu egin behar genuen bata besteari bertso bidez. Bukaeran, botaketa egiten genuen eta inpostoreak edo tranpatiak beraien burua aurkezten zuen.






2025(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

EOS DONOSTIAN

🎼 🎷EUSKADIKO ORKESTRA🎻🎶

Atzo, maiatzaren 14an, Donostiara joan ginen EOS eko emanaldia ikus, entzun eta bertan abestera. 

1. eta 3. mailakoak ere bazihoazenez, guk 10:08ko trena hartu genuen. 

Emanaldia 12:00etan zenez, Araba parkean hamaiketakoa egin genuen eta Kursaal-erantz abiatu ginen.

Ikuskizunean gozatu genuen. Orkestrako entzunaldia, antzerkia eta neska-mutilen abesbatza zirraragarria izan zen eta musikan ikasitako abestia ere abesteko aukera izan genuen.

Ondoren, berriro parke berdinera itzuli ginen, bazkaldu, elkarrekin jolastu eta trenez itzuli ginen 3. mailakoekin batera.  





2025(e)ko maiatzaren 11(a), igandea

5C taldea ETwinning proiektuan

 5C taldea KZP saioaren barruan nazioarteko eTwinning proiektu baten ari da parte hartzen. Turkia, Espainia, Italia eta Greziako ikasle eta irakasleak biltzen dituen proiektu honek  ingurumenaren kutsadura eta birziklapena azpimarratu nahi ditu. 




Google Forms, StoryJumper, Canva eta Espacial bezalako tresna digitalak erabiliz, ikasleek ideiak garatzen dituzte birziklatutako pertsonaiak diseinatuz. Aldi berean, kultura-trukearen eta gizarte-erantzukizunaren kontzientzia hartzen dute, herrialde desberdinetako kideekin lankidetzan arituz.

Hona hemen birziklatzeko materialarekin egindako pertsonaiak.











2025(e)ko maiatzaren 6(a), asteartea

GASTEIZERA IRTEERA

🚍 PROIEKTU HASIERA❓

Eta gu ezer jakin gabe joan ginen Gasteizera!

Autobusetik jaitsi ginenean Santa Maria katedralean bisita gidatua izan genuen. Lau gelak hiru taldetan banatu gintuzten, hau da, oraingoan A gela izan zen erdibitu zena. Argazkietan ikus dezakezuen bezala, oso interesgarria izan zen. Hango arduradunak galdetu zigunean, ba al dakizue zerbait HISTORIAz? Eta gure irakasleari aurpegian somatu genion hori izango zela gure hurrengo proiektua.

Ordu t'erdiko azalpenaren ondoren, erromatar zenbakiak errapasatuz: XIII mendea noiz hasten da? galdetzen zigun behin eta berriz arduradunak. Gotikoa zer den edota katedralak jasandako aldaketa guztiak aztertu ondoren, hamaiketakoaren garaia iritsi zitzaigun.

Ondoren, katedral inguruan zegoen beste parke batetara joan ginen. Bertan, eta orain gela bakoitzekoak bilduz, ERRONKA bat pasa ziguten gure irakasleek. Gela bakoitzeko talde bakoitzak esaldi bana deszifratu behar zuen. Jarraian, gelako lau esaldiak ordenatu; eta azkenik, lau geletakoak borobilean eseri, azken argazkian ikus dezakezuen bezala, eta MEZU guztia ordenean jarri genuen.

PREST GEUNDEN HURRENGO PROIEKTUARI HASIERA EMATEKO!

Bazkaldu, jolastu .... eta Zarautzera itzuli ginen autobusean abestuz! 🎵🎵









2025(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

MAGIA EMANALDIA

👀👉MAGIA OTE?👈


Iritsi zaigu 5. proiektua bukatzeko ordua. Proiektua MAGIA OTE? izan da eta azken xedea MAGIA EMANALDIA txikiei egitea, hau da, 1go mailakoei hainbat esperimentu aurkeztea izan da. 

Gela bakoitzak berea antolatu du. 

Oso urduri geunden. Esperimentu batzuk zoragarri atera dira eta beste batzuk ez hain ondo baina asko ikasi dugu eta beti bezala lan handia egin dugu. 

Beti bezala hemen dituzue argazki batzuk ikusgai.