Ekainak 2- an LH5 ekoek LH4 koei bertso emanaldia egin diegu, lehenengo 5D eta 5C koek egin diete LH4 ko 2 gelei eta gero 5A eta 5B k LH4 ko beste 2-ri. Guztira 4 joko egin ditugu, lehena puntu erantzuna izan da, bigarrena 2 oinak emanda, hirugarrena pasahitza eta azkena among us.
Puntu erantzunean Iñakik (irakasleak) karta bat atera, bertan koplaren hasiera eta errimatzen zuen oin bat zeuden, guk kopla bukatu behar genuen emandako oina erabiliz.
2 oinak emanda ariketan Iñakik beste karta bat ematen zigun, bertan 2 errima zeuden eta guk 2 kopla egin behar genituen errima horiekin gelako bati buruz, eta besteok nor zen asmatu behar genuen.
Pasahitzan Iñakik kopla bat abesten zuen hitzari buruzko pistak ematen, hizki bat esaten zuen eta guk hitza asmatu eta kopla bat sortu behar genuen hitz hori bukaeran erabiliz.
Among us-ean Iñakik egoera bat esaten zuen non norbaitek tranpa edo lapurreta bat egiten zuen. Gero, bankak esaten zigun nor izan zen tranpa edo lapurreta egin zuena. Bitartean guk defenditu eta salatu egin behar genuen bata besteari bertso bidez. Bukaeran, botaketa egiten genuen eta inpostoreak edo tranpatiak beraien burua aurkezten zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina