Zein erakargarria zaigun Zarauzko hondartza bai guretzat eta baita kanpotarrentzat ere. Horregatik, udako egun eguzkitsuetan jolasean dauden umeak, surfistak uretan, familiak egun pasa egiten, edo lagun koadrillak paletan edo baloiarekin jolasten ikusten ditugu. Baina nola uzten dute gero hondartza? Behar bezala zaintzen ote dugu?
Aurtengoan, Lurra planetaren zaintzarekin hausnarketa ugari egin ditugunez inauterietan ere bai, gaiari beste buelta bat emateko prest!!!!!
Haur Hezkuntzara joan aurretik gure mozorroak erakutsi nahi genituen. Poz-pozik geunden ikuskizuna hasi aurretik.