2020(e)ko martxoakren 31(a), asteartea


KAIXO LAGUNAK!!!

GOAZEN BURUAK ASTINTZERA ETA ZENBAKIZ ETA IRUDIZ
HORNITZERA  ZUEN INGURUNEA.

ASTEKO ZENBATGARREN EGUNA OTE DA GAUR? ETA BIHAR?
ZENBAT EGUN FALTA DIRA ASTEA BUKATZEKO?
EHHHHHHH IKASLEOK ,HILABETE BERRIAN ERE SARTU GARA,
ZEIN HILABETEAN GAUDE? ZENBAT HILABETE DITUGU
ETA ORAINGOA ZENBATGARRENA DA?

BUENO, ORAIN ETXEKO GAILU BATEAN SARTUKO GARA,
BUENO SARTU , SARTU OSORIK EZ, IKUSMENA JARRIKO DUGU MARTXAN
(ZEIN ORGANU OTE DA ERABILIKO DUGUNA?)
ETA ZABAL - ZABAL DITUGULA KUXKUXEAN ARITUKO GARA BERTAN.

TALDEAK OSATU BEHARKO DITUZUE BARRUAN DAUDEN GAUZEKIN,
ZENBATEKO TALDEAK OSATU DITUZUE? ETA
ZENBAT TALDE EZBERDIN GUZTIRA? 
ANIMATZEN BAZARETE ARMAIRUAK ERE MIATZEN JOAN ZAITEZKETE
EA ZEIN ALTXOR MATEMATIKO AURKITZEN DITUZUEN BERTAN.

ETA ORAIN ASKO GUSTATZEN ZAIZUEN IPUIN BAT :
GRUFALOAREN IPUINA.








MUXU ERRALDOI,  HAUNDI, ERTAIN ETA TXIKIAK DENONTZAT,
BAKOITZAK AUKERATU DEZALA ZEIN NEURRITAKOA NAHI DUEN.

ANIMO ETA ZORTE ON!!!

2020(e)ko martxoakren 30(a), astelehena



KAIXO DENOI !!!!! , GAUR ASTEARTEA DA ETA IRUZKINETAN

UR ETA LIZARREK ESAN DIGUTEN BEZALA ATZOKO ASMAKIZUNEN

ERANTZUNAK OSTADARRA ETA IZARRAK DIRA.

ESKERRIK ASKO LAGUNAK!!!



GAUR ELKARREKIN JOLASTEKO TA DANTZATZEKO AUKERA

PAREGABEA DUZUE:


PUXIKAK: BIRIKIAK BETE, PUXIKA PUZTU, LOTU TA

AIREAN BURUAREKIN PASA, KONTUZ !!!

LURRA IKUTZEN BADU BERRIRO HASI BEHAR…..AURRERA!!!!

ZOZO DANTZA (TXORIAK GARELA KANTAK DIONA EGIN BEHAR

DUGU….. DANTZATZERA!!!)







 ETA ORAIN MASKARA KOLORETSU BAT EGIN NAHI AL DUZUE? BEGIRA

ZEIN POLITA EGIN DEZAKEZUEN !!!! EGIN KLIK


2020(e)ko martxoakren 29(a), igandea


KAIXO LAGUNAK!!! ZER MODUZ PASA DUZUE ASTEBURUA? GAUR ASTELEHENA DA.

HONA HEMEN BI ASMAKIZUN: ASMATZEKO, MARRAZKIA EGITEKO, KOPIATZEKO,
BURUZ IKASTEKO. ZUEK NAHI DUZUENA EGITEKO:


AMAITU DA EURIA
ATERA DA EGUZKIA
ETA ORTZEAN ZUBIA
KOLOREZ IKUSGARRIA   

ETA HEMEN BIGARRENA:


ASKO GARA
ILARGIAREN LAGUNAK
GU KONTATZEN
EMANGO DITUZU EGUNAK


EA ASMATZEN DITUZUEN!!!!!


ETA ORAIN BIDEO POLIT BAT: Timmy Time




ONDO PASA ETA ZAINDU ZAITEZTE FAMILIA!!!!!

2020(e)ko martxoakren 26(a), osteguna




IEPA!!!!!


OSTIRALAAA!!!! GOGORATZEN DUZUE GURE KANTA?? EA BA…







AH!!! ETA OSTIRALERO BEZALA EZ AHAZTU HAMAIKETAKOAN OGIA JATEA!!! 




ADI! ADI! DENOK DAUKAGU ETXEAN EGUTEGIREN BAT ZINTZILIK EZTA?

BA ESKU ARTEAN HARTU ETA LANEAN HASIKO GARA:


  • LEHENDABIZI, ZEIN EGUN DEN IRAKURRIKO DUGU ETA BAITA AURRETIK PASA DIRENAK ETA ONDOREN DATOZENAK ERE.





  • ZEIN ZENBAKI DU GAURKO EGUNAK?





  • GOGORATZEN AL ZARETE GAURKO EGUNEZ ESKOLAN GINENEAN  ZERBAIT BEREZIRIK EGITEN AL GENUEN?(PSIKOMOTRIZITATE - SAIOA,MUSIKA ETA INGELESA, TALDE ELKARRERAGILETAN ARITZEN GINEN,TERTULIA LITERARIOAK LANTZEN GENITUEN…)





  • ETA ONDOREN, GOGORATZEN DITUZUEN EKINTZA BEREZI HOIEK, EGUTEGIAN IDATZIKO DITUGU (ADB: ASTEARTEAN, MUSIKA ETA INGELESA, OSTIRALEAN OGIA…







ASTEBURU ONA IZAN DENOK!!!!😘

2020(e)ko martxoakren 25(a), asteazkena


GOOD MORNING!! HOW ARE YOU?  BAI, GAUR INGELESEZ LAN EGINGO DUGU.

GAUR OSTEGUNA DA ETA HH4KOENTZAT BIDEO HAU DUGU:




ETA BAITA ARIKETA HAUEK ERE.EGIN KLIK ETA GOZATU!!!

                         https://www.pinterest.es/pin/684195368364974641/

HH5KOENTZAT BESTE BIDEO BAT ETA ONDOREN ARIKETAK EKARRI  DITUGU.
 ONDO PASA ZUEK ERE!!!







ETA INGELESA DUZUENEAN, MUSIKA ERE EGITEN DUZUE,EZTA? BA HEMEN MUSIKAKO ARIKETAK ETA BIDEO POLIT BAT DENONTZAT.

JOLASA: NOLAKOA  DA MUSIKA : AZKARRA /LASAIA?



UDABERRIAN SARTU GARA






ETA BUKATZEKO , VIVALDIREN "UDABERRIA" ENTZUNEZ MARRAZKI BAT EGIN EZAZU.





ONDO PASA LAGUNAK ETA BIHAR ARTE!!!!! 

2020(e)ko martxoakren 24(a), asteartea


KAIXO LAGUNAK,ZER MODUZ? 

GAUR,ASTEAZKENA,ETXEKO GOSARIAREKIN JOLASTUKO DUGU.
IRUDIAK MARRAZTU DITZAKEZUE , NAHI IZANEZ GERO ,EDO ZENBATU ERE. 

 ·      ZER GOSALDU DUZUE?  ESNEA,GAILETAK,ZEREALAK,FRUTA...?

· NOLAKO FORMA GEOMETRIKOA DITUZTE JAN DITUZUEN ELIKAGAIAK?
KARRATUAK,LAUKIZUZENAK ,BOROBILAK, ...HIRUKIAK AGIAN?
·   ETA ERABILI DUZUEN ESNEAREN ONTZIA,NOLAKOA DA?

·   BUKATZEKO ZENBAT FRUTA  GERATZEN ZAIZUE FRUTAONTZIAN? ETA ZENBAT FRUTA DESBERDIN DUZUE?


ETA ORAIN ASKO GUSTATZEN ZAIZUEN IPUIN BAT EKARRI DUGU,EA GOGORATZEN DUZUEN.





ONDO IZAN LAGUNAK ETA BIHAR ARTE!!!!!

2020(e)ko martxoakren 23(a), astelehena


KAIXO DENOI,ZER MODUZ? ATZOKO ASMAKIZUNAREN ERANTZUNA

" PLATANOA" DA,

ZER? ASMATU AL ZENUTEN? BA, IKASI ETA ETXEKOEI ESAN EA

BERAIEK ERE ASMATZEN DUTEN.



GAUR ASTEARTEA DA ETA YOGA EGITEKO GONBIDAPENA

LUZATU NAHI DIZUEGU…..
ANIMATU!!!







GORPUTZA ASTINDU AL DUZUE? ONGI !!!!!! ORAIN LASAI,LASAI EGITEKO BI ESKULAN EKARRI DITUGU







EA POLITAK ATERATZEN ZAIZKIZUEN!!!!!



ETA GOGORATU FAMILIA, ORRIAREN ESKUINALDEAN "BALIABIDEAK" ATALAREN BARRUAN BESTE GAUZA ASKO DITUZUELA:IPUINAK,JOLASAK,ARIKETA FISIKOAK.....

ONDO PASA ETA BIHAR ARTE!!!      MUXU BANA ZUENTZAT


















2020(e)ko martxoakren 22(a), igandea

KAIXO LAGUNAK!!!! ZER MODUZ ZAUDETE? GAUR ASTELEHENA DA ETA GAUZA POLITAK  DITUGU ZUENTZAT.


HASTEKO , ZER IRUDITZEN ZAIZUE ASMAKIZUN BAT ? EA ASMATZEN DUZUEN...


URRE KOLOREKOA 
DAUKA AZALA
INORK NAHI EZ BADU
TXIMINOAK JAN DEZALA
ZER DA?


ETA ORAIN BIDEO POLIT BAT...EA GUSTATZEN ZAIZUEN!!!!


AGUR LAGUNAK ! BIHAR ARTE!!!!

2020(e)ko martxoakren 16(a), astelehena

Kaixo denoi!

Ongi etorri Haur Hezkuntzako blog berri honetara. Bertan, zuen seme-alabentzat jarduera proposamen batzuk jarriko dizkizuegu  MARTXOAREN 23 tik aurrera (familiei jakinaraziko zaizue). Egoera berezi honek irauten duen bitartean goza ezazue elkar eta ea laster eskolan ikusten garen.

Animo!