2023(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

LIBURUAREN ASTEA

 




APIRILAREN 23a, LIBURUAREN EGUNA IZATEN DA

Horregatik, aste hau liburuen astea izaten ari da gure eskolan. 

Astelehenean ipuin bat entzuteko aukera izan zuten gure ikasleek. 11 ipuinen artean aukera egin ondoren, arratsaldean, irakasleak ordu erdiko  irakurketak egin zituzten.

Asteazkenean, 3. zikloko ikasleak etorri ziren gure gelatara eta eskolako eremu desberdinetan "ipuin kontalari" izan ziren. Oso gustura egon ziren patioko txokoetan, geletan, frontoian, txirristran.. ipuinak entzuten (sakatu HEMEN argazki batzuk ikusteko).

Ostiralean,  goizeko 09:10ean, irratsaio berezi bat egingo da eskolatik.   

Ekintza hauetaz gain, beste hainbat famili-tarteko, lagun... etorri dira gure ikasleei ipuinak kontatzera. A ze suertea!!!!


2023(e)ko apirilaren 19(a), asteazkena

UROLA KOSTAKO MAKETA

 “NON BIZI GARA? GURE ESKUALDEA”-“¿CONOCEMOS NUESTRA COMARCA? UROLA KOSTA” proiektua bukatu ondoren, gure ezagupenekin maketak egin genituen.

Ea gure eskualdeko herriak identifikatzen dituzuen maketa desberdinetan!!!





Urola kostako 11 herriak ezagutu dituzue? Oso ongi, bestela saia zaitezkete berriro edo 3. mailako ikasleei laguntza eskatu.