2025(e)ko ekainaren 16(a), astelehena

IDAZKERAREN BILAKAERA

                    😊  EILIDH- REN AITA 😉  

Beti esaten dugu inoiz ez dela berandu ikasteko eta berdina pentsatzen du Piruk, Eilidh-ren aitak. Piruk 39 urterekinArtearen Historia” ikasten bukatu du, eta guk Aintzinaroa landu dugunez gure eskolara etorri zen aurkezpen txiki bat egitera. 

LH5 guztiari historian zehar idazkeraren garapenaz hitz egitera etorri zen eta argazki batzuk ere ekarri zizkigun. 

Esan zigun hasieran marrazki bidez idazten zutela, 4 argazki erakutsi zizkigun. Lehena azkena baino askoz hobea zen, esan zigun lehena zaharrena zela  baina errealistena ere bazen eta azkena berriz berriena eta sinpleena. Azaldu zigun lehen marrazkia egin zuen gizakiak ez zekiela zer zen marrazten ari zena eta kopiaketa bidez egiten zuela, azkena marraztu zuenak berriz bazekien zer ari zen margotzen eta ez zuen detailetan erreparatzen; horregatik zen sinpleagoa. 

Gero, nola pasa ziren hieroglifikoetatik letretara eta orain dela denbora askoko alfabeto bat erakutsi zigun eta plastilina zati batean letra batzuk idatzi zituen, oso ongi idatzita gainera. 

Geroago, beste gauza askoz hitz egin zigun liburuez, pergaminoz, liburutegiz, eskulturaz...etabar. 

Azkenik, liburu baten argazki bat erakutsi eta hau galdetu zigun;

Zergatik jarri dut argazki hau hemen?” 

Aukerak hauek ziren; 

Munduko liburu txikiena delako.

Pertsona baten azalarekin egina dagoelako.

Napoleonen liburua zelako.

Inprimatu zen lehen liburua  zelako.

Eta 2. zen erantzun zuzena! Denak ahozabalik geratu ginen!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina