2020(e)ko apirilakren 29(a), asteazkena




KAIXOOOO !!! GAUR OSTEGUNA DA ETA INGELESEKO ETA

MUSIKAKO IRAKASLEEK EKINTZA BATZUK EKARRI DITUZTE .

LET`S GO !!! ♫♩♬♬



MUSIKAKO JOLAS BATEKIN HASIKO GARA:



ETA ORAIN , HONA HEMEN MUSIKA TRESNA  XELEBRE BAT!!!

BIDEOA OSORIK  IKUSI ETA ONDOREN OSA EZAZU ZUK ERE

BIDEOAN BEZALAXE, ZURE FAMILIAREN LAGUNTZAREKIN,

ORRITXOEN ERRITMORA KONTZERTUA !!

  EGIN KLIK         MUSIKAKO BIDEOA  


INGELESAREKIN JARRAITUKO AL DUGU ?



HH 4 : LISTEN  TO A SONG AND HAVE FUN DANCING (ABESTIA ENTZUN

ETA DANTZA EGIN.DISFRUTATU!!!) 

DRAW A BODY AND POINT TO DIFFERENT PARTS OF THE BODY

( GORPUTZ BAT MARRAZTU ETA GORPUTZEKO ATAL

DESBERDINAK SEINALATU)






HH 5 : WATCH THE VIDEO AND DO THE PIG CRAFT (BIDEOA IKUSI ETA TXERRITXOAREN ESKULANA EGIN)





SEE YOU SOON !!!                                   LASTER  ARTE !!!

2020(e)ko apirilakren 28(a), asteartea





KAIXO , KAIXO LAGUNTXOAK!!!!!!!!!!

GAURKO HONETAN LUZERA LANTZEN ARITUKO GARA. PREST ZAUDETE?


LEHENIK ETA BEHIN PENTSATU BEHAR DUZUE LUZERA NEURTZEKO

ZEIN NEURGAILU ERABILIKO DUZUEN; OINA, ESKUA, PANPIN BAT,

METROA … EDOZER ERABILI DEZAKEZUE HORI BAI NEURGAILUAK

BERDINA IZAN BEHARKO DU.

NEURGAILU DESBERDINA ERABILIZ GERO ZER GERTATUKO ZAIZUE?

EGIN, EGIN FROGA.



ERABAKI ETXEAN ZEHAR ZER NAHI DUZUEN NEURTU: GELA DESBERDINAK,

ETXEKO MAHAI DESBERDINAK, ETXEAN ZAUDETENEN ALTUERA.


- BEHIN ERABAKI ONDOREN, ZEIN DA NEURTU DUZUEN

GAUZA, LEKU,PERTSONA … LUZEENA? ETA MOTZENA?

-ZENBATEKO DESBERDINTASUNA DAGO LUZEENA ETA

MOTZARENAREN ALDEAN?

ETA ORAIN ALDATU NEURGAILUZ. ZUEN BIGARREN

NEURGAILUA LEHENENGO NEURGAILUA BAINO

LUZEAGOA DA?

-LUZEAGOA BADA NEURKETA BERRIAK NOLA

ATERAKO ZAIZKIZUE??


BUENO ESPERO DUGU GOZATUKO ZENUTELA ZUEN ETXEKO

ZEIN ZUEN GORPUTZAK NEURTZEN.


JARRAIAN IPUINTXO BAT DAGO , EA GUSTATZEN ZAIZUEN !!!


 LOLO, UNTXI EZBERDINA






EZPAINEK NEURTZEN DUTEN LUZERAKO 5NA MUXU IKASLE BAKOITZARI.

ONDO IZAN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2020(e)ko apirilakren 27(a), astelehena



EGUN ON DENOI !!! ZER MODUZ JARRAITZEN DUZUE ? ATZOKO

ASMAKIZUNEN ERANTZUNAK "MAHATSA" ETA "GATZA" DIRA .

ZER, ASMATU AL ZENITUZTEN ?

PRIMERAN!!!


HAU DA PROPOSATZEN DUGUN LEHENENGO EKINTZA :

YOGA SAIOA MARA TXAKURRAREKIN, DISFRUTATU !!





HONA DATOR BIGARRENA : ESKULANA




MUNSTROAK TXANPU - ONTZIEKIN ,POLITA EZTA? BA, EGIN KLIK !!!

                                                      MUNSTROAK

BUKATZEKO, LAGUN BATEK LIBURU ASTEAN BIDALITAKO IPUINA :


                                             


                                                             











EGIN KLIK !!                           KROKO ETA LAGUNAK


ESKERRIK ASKO !!!!

              ETA ZUEI BIHAR ARTE !!!!

2020(e)ko apirilakren 26(a), igandea



EGUN ON LAGUNAK!!! ZER MODUZ ZAUDETE?   

ATZO KALERA JOLASTERA JOAN AL ZINETEN?  BAI?  ZEIN ONDO!!!




GAUR ASTELEHENA DA ETA ZUENTZAT BI ASMAKIZUN EKARRI DITUGU :

ASMATZEKO, MARRAZKIA EGITEKO, KOPIATZEKO, BURUZ IKASTEKO

ETA NAHI BADUZUE BURUZ IKASI ONDOREN BERRIDAZTEKO.

HEMEN LEHENENGOA :


ALE BAT, ALE BI
HIRU ALE, ALE MORDOA
ETA ZAPALDUZ GERO
ARDOA
                                    
ETA BIGARRENA :


BOROBILA IZATEN NAIZ
JAR EZAZU ARRETA
ARDI, BEHI EDO AHUNTZARENA NAIZ
XAGUARI GALDETU
NON NAGOEN GORDETA

                                      

ERRAZAK, EZTA ?



JARRAIAN BI BIDEO DITUGU , EA ZUEN GUSTOKOAK DIREN !!!




ETA ORAIN KITBULL !!!


APIRILAREN 23AN LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATU ZEN
ETA BEGIRA ESKOLAKO FAMILIA BATZUK ZEIN IPUIN POLITAK KONTATU DIZKIGUTEN.
ADI-ADI ENTZUN ETA EA ULERTZEKO GAI ZARETEN .

EGIN KLIK ONGI ETORRIKO LAGUNAK
MILA ESKER FAMILIAK!!!

BIHAR ARTE!




2020(e)ko apirilakren 23(a), osteguna

KOLOREEKIN JOLASTEN JARRAITUKO DUGU ETA ORAINGOAN 

KOLORE BAKOITZEKO GUTXIENEZ 4 GAUZA ESATEA IZANGO DA

JOLASA, GUTXIENEZ ESAN NAHI DU GEHIAGO ERE ESAN AHAL 

DITUZULA, BAINA JOLASA 4 ESATEA DA. 

GERO GAUZEN IZENAK IDATZIKO DITUGU, KOLORE BAKOITZEKO 

GAUZEN ZERRENDA EGINEZ. 

GOGOA IZANEZ GERO ,  GAUZEN MARRAZKIAK ERE 

EGIN AHAL DITUZU.


GAUR NAHIKO LAN DUZU DAGOENEKO, ESKELETOA MUGITU KOLOREEN BI KANTA POLIT HAUEK ENTZUN ETA DANTZATUZ !!!

                                      ENE-KANTAK       KOLOREAK    


  


KANTU KOLORE     ZAZPI KOLOREAK


ETA  BUKATZEKO LAGUN BATEK BIDALITAKO IPUINA, 
ESKERRIK ASKO AMALE ETA FAMILIA. EGIN KLIK!!!!!


OHARRA: ASTEARTETIK AURRERA ZUEN IRAKASLEEK OROKIETA IRRATIAN HITZ EGINGO DUTE ETA ZUEI GEHIEN GUSTATZEN ZAIZKIZUEN ABESTI ETA OLERKIAK ESANGO DITUZTE,ENTZUN ADI , ADI IRRATIA.
99,3 FM  13:00etan

ASTEBURU ONA IZAN ETA ASTELEHENA ARTE!!!!!  😘

2020(e)ko apirilakren 22(a), asteazkena

EGUN ON DENOI !!! ZER MODUZ?  BADAKIZUE GAUR, APIRILAK 23AN,

ZER OSPATZEN DEN?

                     

                                   

                       "LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA " !!!!!


GAUR, MUSIKA ETA INGELESEKO IRAKASLEEK ARIKETA POLITAK

 PRESTATU DITUZTE ZUENTZAT. AURRERA BA !!!


JOLAS BATEKIN HASIKO GARA : ANIMALIAK PAREKATZEKO EGIN KLIK



AIZUE, NOLA OTE DABIL PEREZ SAGUTXOA KONFINAMENDU EGOERA HONETAN??

ABESTUKO AL DIOGU ANIMOAK EMATEKO??










ETA ORAIN INGELESEKO BI IPUIN ZORAGARRI !!

 LISTEN TO THE NEW STORY AND HAVE FUN: WHO IS MAKING THAT SMELL?
(IPUIN BERRIA ENTZUN ETA DISFRUTATU)





HH 5: LISTEN TO THE FAIRY TALE AND HAVE FUN: THIS LITTLE PIGGY WENT

TO MARKET (IPUIN BERRIA ENTZUN ETA DISFRUTATU)





HASIERAN ESAN DUGU  GAUR LIBURUAREN EGUNA DELA,

HORI OSPATZEKO GURE LAGUN BATZUEK BIDALITAKO IPUINA IPINI

DUGU:



ESKERRIK ASKO MALEN , LAIDA ETA FAMILIA!!!



ETA ASTEAN ZEHAR BESTE SORPRESATXO BATZUK IZANGO DITUGU, ADI EGON!!!

                                                      BIHAR ARTE!!!!!

2020(e)ko apirilakren 21(a), asteartea



KAIXO LAGUNAK !!!! ONDO AL ZAUDETE? GAUR ASTEAZKENA DA ETA

BOLUMENAREKIN JOLASEAN ARITUKO GARA .

KONTUZ, TRANPATXOAK EGINGO DITUGU ETA!!!!

BILA ETA BILA ARITU ONDOREN EA AURKITZEN DITUZUEN  DESBERDINAK DIREN EDALONTZIAK, AHAL IZANEZ GERO, GUTXIENEZ HIRU NEURRITAKOAK: HANDIA, ERTAINA ETA TXIKIA.

EDALONTZI HANDIA  URAREKIN BETE:
-ZENBAT EDALONTZI ERTAIN BEHAR  DITUZUE HANDIAN ZEGOEN URA BETETZEKO?
-ETA ZENBAT TXIKI?
ORAIN BETE EDALONTZI ERTAINA.
-ZENBAT EDALONTZI HANDI BETE DITUZUE UR HONEKIN?
-ETA ZENBAT EDALONTZI TXIKI.

ORAINGO HONETAN BETE HIRU EDALONTZI TXIKI.
ETA FROGA EGIN GABE GALDERA HAUEI ERANTZUN. 
EHHHH!!!LAGUNA TRANPA EGIN GABE ERANTZUN.

-EDALONTZI HANDIA BETE DAITEKE HIRU EDALONTZIETAN ZEGOEN UR KANTITATEAREKIN?
-ETA ZENBAT ERTAIN BETE DITZAKEZUE HIRU EDALONTZI TXIKIREKIN.

EA BA!!!JARRI DIZKIZUEGU GALDERATXO BATZUK, ORAIN ZUEK ARITU ELKARRI GALDERA DESBERDINAK EGITEN.


AIZUE, ZUEK GEZUR TXIKIAK ESATEN AL DITUZUE?
BA BEGIRA, BEGIRA KOXMERI ZER GERTATU ZITZAION.

KOXMEREN GEZURRAK - YouTube



ONDO PASA LAGUNAK ETA BIHAR ARTE!!!!




 EGUN ON!!!! ZER MODUZ PASA ZENUTEN ASTELEHENA?

GAUR ASTEARTEA DA ETA ATZOKO ASMAKIZUNEN

ERANTZUNAK EMANGO DITUGU: ZIKOINA ETA SAGUA

ZER? ASMATU AL ZENITUZTEN? ARTISTAK BAI ZUEK!!!!



“ERREKATIK PASA NAHI DUT”


 GAUR OREKA LANDUKO DUGU….ANIMATZEN AL ZARETE?...

JOLAS HAU EGITEKO HIRU PAPER ZATI BEHAR DITUZUE….

BAKOITZEAN KOLORE BAT PINTATU: GORRIA, HORIA,URDINA;

TARTEA  UTZITA LURREAN HIRURAK JARRI HARRIAK BALIRA BEZALA…..

MUSIKA! KONTUZ!!! ERREKARA ERORI GABE!!!!





LORTU AL DUZUE? OSO ONDO…..

ORAIN LASAI, LASAI LURREAN ETZAN….. BELAR FRESKOA IRUDIKATU ,

TA ARNASKETAK EGINGO DITUGU: ESKUAK TRIPA GAINEAN JARRI,

SUDURRETIK ARNASA HARTU TRIPA PUZTUZ…..GERO AHOTIK BOTA

TRIPA HUSTUZ…..

ERREPIKATU BOST ALDIZ…. EA ZER MODUZ SENTITZEN ZARETEN!!!!



ORAIN ESKULAN DOTORE BAT EGITEKO AUKERA , HEMEN PLASTIKOZKO LORETXOAK:




ESPERO DUGU ZUEN GUSTOKOAK IZATEA GAURKO PROPOSAMENAK,

BIHAR ARTE!!!! ZAINDU FAMILIA!!!