2026(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

MINBIZIAREN INGURUKO TAILERRA

 MINBIZIAREN TAILERRA

Martxoaren 16an, gauzatu genuen tailer hau. Non? Frontoian.
Zergatik? Oso tailer bizia eta dinamikoa izan zelako.
6. mailako bi txandatan banatu ginen: 6B eta 6C 9:00etatik 10:30era eta 6A eta 6D 11:00etatik 12:30era.

Bi txanda hauetan ikasleak hiru multzotan banatu ginen, bakoitza begirale batekin eta ordu erdi pasa ondoren, bestearenagana; hiru
guneetatik pasa arte.

Tailer hau oso lotuta dago lantzen ari garen proiektuarekin, hau da, zelularekin. Azkenean, minbizia zelula hauen gaixotasunarengatik sortzen da. 

Gauza ugari ikasi genituen; elikadura zaintzea zein garrantzitsua den. Hau da, bizitza osasuntsua eraman behar dugu. Kirola egin eta ez erre, edo bapeatu.

Elkarte bat dago gehiago jakin nahi dutenentzat edota minbizia duten pertsonentzat. Gaixotasuna duenak zenbat eta gehiago jakin horri buruz hobe, eta inguruan dutenek ere jakiteak asko laguntzen du eramangarria izaten.





2026(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

TALDE LANA

πŸ‘€πŸ‘‚πŸ‘„ SORMEN GELABπŸ‘„πŸ‘‚πŸ‘€

Hemen ikusten gaituzue talde lanean buru belarri murgilduta.

1.- Pentsatzen: Talde bakoitzak bere horma irudia nola egingo duen pentsatu dugu.

2.- Diseinatu: Nola egingo dugun adostu ondoren, gure diseinua paper txuri batean irudikatu dugu.

3.- Egin: Atzo lan honetan hasi ginen baina pare bat saio gehiago beharko ditugu.

4.- Aurkeztu: Lana bukatzen dugunean, bakoitzak bere gelan aurkeztu beharko dio beste gelakideei.









2026(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

ERASMUS +


              ERASMUS +       

Atzo, Erasmuseko lagun holandarrak eta eslovakiarrak etorri ziren Zarautza. 6. mailakoen etxeetan daude eta eskola garaian, gela bakoitzak bere eguna du hauekin egotea. 
Hemen goiko bideoa, eskolak egin dien ongi etorriko zinta dantza ikus dezakezue.
Astelehenean 6Akoekin eskola ezagutzeko aukera izan zuten eta gero jolas batzuk egin zituzten.
Gaur, astearte, 6Bkoekin Altxorraren Bila egin dute eskolako baratzean eta bukatzean, sokatira pixka bat egin dute.
Bihar, asteazkena, 6Dkoekin Torreoira joango dira.
Ostegunean Donostia ezagutuko dute eta azkenik, ostiralean, 6Ckoekin batera Zarauzko hondartzara joango dira heziketa fisikoa egitera.









Welcome friends!