2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna




KAIXO,IRITSI DA OSTIRALA ETA OPORRAK!!!!!

GAURKO IPUINA MARI PERTXENTA DA.EA ZUEN GUSTOKOA DEN








ZENBAT SORGIN BIZI DIRA SORGIN-ZULON?
NOLAKOAK DIRA  SORGIN-PUTZ  ETA MARI PERTXENTA?
ZEIN HERRITARA JUN DA OPORRETAN?
BAT-BATEAN MUSIKA HOTSA ENTZUN DU.ZEIN INSTRUMENTU ETA
NORK JOTZEN DU?
DIONISIO,NOLAKOA DA?
NOR DA BERE IKASLEA?
LIERNIK ETA MARI PERTXENTAK BIHURRIKERI ASKO EGIN ZITUZTEN.
ZER UTZI ZUTEN IRAKASLEAREN  MAHAI GAINEAN?
NUN UTZI ZUEN IRAKASLEAK ASTO KAKA?
NORI JARRI ZION TXAPELA?
GAUEAN 3 LAPUR PIANOA ERAMATEN SAIATU DIRA DIONISIOREN ETXETIK.
ZEREKIN BELDURTU DITU MARI PERTXENTAK?
ZER EGIN DIOTE DIONISIORI?
AZKENIK,DENA ONDO AMAITU DA.LIERNIK OPORRAK HARTUKO DITU
ETA ZUEK, NOIZ HARTZEN DITUZUE OPORRAK?
MARI PERTXENTA HEGAN DOA ETA HERRIKOAK DANTZAN GELDITU DIRA.

EA ZUEK ERE AUKERA DUZUEN,DISTANTZIA MANTENDUZ, DANTZA EGITEKO UDARAN


LASTER ARTE ESAN BAINO LEHENAGO ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIEGU DENON OSASUNA ETA ONGIZATEAREN ALDE LAN EGIN DUTEN GUZTIEI, BENETAN ,ESKERRIK ASKO!!!

OROKIETAKO HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLE GUZTIEN PARTEZ, ONDO PASA UDA ETA IRAILAN BERRIZ ELKAR IKUSTEKO NAHIAREKIN AGUR BERO BAT GURE IKASLE ETA FAMILIEI !!!.

BUKATZEKO OROIMEN POLIT BAT !!! EA NORBAIT EZAGUNA IKUSTEN DUZUEN!!!










BESARKADA HAUNDI-HAUNDI BANA ETA MUXUAK

DENONTZAT.



😘😘😘😘









2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena



EGUN ON DENOI !!!


AZKENEAN IRITSI DIRA OPORRAK!! UDA BADATOR… ZEINEN ONDO!
KURTSOA ONDO BUKATZEKO BI JARDUERATXO JARRI DIZKIZUET:


LORITO ERREPIKATZAILEAREN JOLASA:
HEMEN GELAN “LORITO ERREPIKATZAILEAREN JOLASA” EGITEN DUGUNEAN BEZALA
EGIN BEHAR DUZUE.
LEHENIK ENTZUN ETA IKUSI, ONDOREN ERREPIKATU. ANIMO!





ABESTIA


 

ONDO , ONDO PASA OPORRAK!!!!!!!


INGLESA


Last day, holiday time!!!!
You can choose and color a picture or if you prefer, you can make
your own summer poster.


Azken eguna iritsi da, uda eta oporrak iritsi dira!!!!!
Hemen erantsita duzuen estekaren edozein marrazki koloreztatu dezakezue
edota zuen udako poster bat sortu!!



2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea




EGUN ON DENOI !!! GAUR ASTEAZKENA DA , ETA ISTORIO POLIT 
BATEKIN HASTEN GARA.     


KEZKAMUXELAK







KAIXO BLOGZALEOK!!
HEMEN GATOZ MATEMATIKAKO ARIKETA BERRI BATEKIN GAURKOAN ERE.
BOLOEN JOLASEAN ETA SASKI BALOIAN ARITUKO GARA GAURKOAN
MATEMATIKAKO AURTENGO AZKEN ARIKETA MODURA.

KAIXO BLOGZALEOK!!
HEMEN GATOZ MATEMATIKAKO ARIKETA BERRI BATEKIN GAURKOAN ERE.
BOLOEN JOLASEAN ETA SASKI BALOIAN ARITUKO GARA GAURKOAN
MATEMATIKAKO AURTENGO AZKEN ARIKETA MODURA.

EA BA IDEIA DESBERDINAK PELOTAK EGITEKO:
-PAPER ZAHARRAK HARTU ETA BOLAK EGIN, NAHI IZANEZ GERO
ZELOAREKIN BUELTA BATZUK EMAN ETA GOGORTU.
-ETXEAN DITUZUEN PILOTAK ERABILI.
-PAPERA EZ DEN BESTE MATERIAL BAT IZANEZ GERO ESKURA
ERE ERABILI DEZAKEZUE; PLASTILINA, ZILARRA …

BOLOAK EGITEKO IDEIA DESBERDINAK:
-KARTOIZKOAK EGIN DITZAKEZUE MATERIALA ESKURA IZANEZ GERO.
-BOLO MODURA ETXEAN DUZUEN MATERIALEN BAT AUKERATU:
EGURREZKO IRUDIAK, PLASTIKOZKO IRUDIAK ….
BOLOAK ETA PILOTAK ESKURA DITUZUELA KALKULATU ZEIN DISTANTZIATARA
BOTA NAHI DITUZUEN BOLOAK. EGIN JAURTIKETA DESBERDINAK
DISTANTZIA DESBERDINETAN.

-BOLOAK NOLA BOTA DITUZUE ERRAZAGO DISTANTZIA
LUZERA EDO MOTZERA?
-MATERIAL DESBERDINA ERABILI DEZUTEN KASUTAN, ZEIN
MATERIALEKIN IZAN DA ERRAZAGO JOLASTEA.

BA ORAIN BOLOEN JOLASEKO PILOTAK APROBETXATUZ DIANA
EGIN DEZAKEZUE.
NOLA?
DITUZUEN PILOTAK APROBETXATUZ, EGIN BOROBIL DESBERDINAK
DISTANTZIA DESBERDINETARA. HURBILEN DAGOEN BOROBILAK PUNTU BAT
BALIOKO DU, URRUTIAGO DAGOEN BOROBILAK 2 PUNTU ETA HONELA
ZUEK ERABAKI ZENBAT BOROBIL EGIN NAHI DITUZUEN EDO BOROBIL
BAKOITZARI ZENBAT PUNTU JARRI NAHI DIZKIOZUEN.
EA BA PUNTU MORDOXKA LORTZEN DUZUEN!!!

ONDO PASA!!!


2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena



KAIXO DENEI!! YOGA AZKENENGO SAIO DUZUE GAURKOA….
GUSTUKO DUZUEN IPUIN BATEN ISTORIOAN MURGILTZEKO AUKERA….
ONDO PASA TA IKUSI ARTE!!!!



BEGIRA ASTE HONETAKO ESKULANA !!!
EA POLITA ATERATZEN ZAIZUEN!!!









KLIKATU HEMEN  TXOTXONGILOAK


  BIHAR ARTE LAGUNAK !!!!

2020(e)ko ekainaren 14(a), igandea



EGUN ON !!!  ASTELEHENA DA ,EKAINAK 15A.

ZUENTZAT BI ASMAKIZUN: ASMATZEKO, MARRAZKIA EGITEKO,
KOPIATZEKO, BURUZ IKASTEKO, ETA BURUZ IKASI ONDOREN,
BERRIDAZTEKO. ASMAKIZUNAK ASMA DITZAKEZUE BESTEEK
ASMA DITZATEN EZTA? ANIMATU!!!   BAINA DENAK ZAILAK EZ JARRI !!!


GEZUR ASKO ESATEAGATIK
SUDURRA ZITZAIDAN LUZATU
BAINA DAMUTU NINTZENETIK
OSO NAIZ ZORIONTSU
NOR NAIZ?                                       

IPUIN EZAGUNA
AITA BAT ETA HIRU ANAIENA
AZKENEAN MAKILA BATI ESKER
KONPONDU ZEN DENA.
IPUINAREN IZENA?                        



GAURKOAN ONDORENGO LANIK EZ, BIDEOA IKUSTEA BAKARRIK.
ONDO PASA !!!





2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna



IRITSI DA OSTIRALA!!! POZIK EZTA?


ORAINGOAN,TARTALOREN IPUINA ENTZUN ETA IKUSIKO DUZUE.



ONDOREN ERANTZUN GALDERA HAUEI:

NOR DA TARTALO?
ZER DU KOPETA/BEKOKI ERDIAN?
NOR DA PATXI ETA ZER GERTATU ZAIO?
ZER EGIN DU TARTALOK,PATXIK IHES EZ EGITEKO?
ZER ERRETZEN ARI DA BURDUNTZIAN?
BAINA,BATEZ ERE ZER DU GOGOKO TARTALOK?
ZER EGIN DIO PATXIK TARTALORI?
ZER IPINI DIO TARTALOK BEHATZEAN?
PATXIK,NOLA LORTU DU IHES EGITEA?
AZKENEAN TARTALOK,PATXI AURKITU DU.ZER EGIN DU PATXIK?
ZER GERTATU ZAIO TARTALORI?
ZER EGIN DU PATXIK?


DAGOENEKO DEXENTE IDATZIKO ZENUTEN EZTA?

ONDO ONDO PASA ASTEBURUA!!!!!

2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena


KAIXO, HELLO !!!  OSTEGUNA DA ETA MUSIKA ETA INGELESEKO TXANDA IRITSI DA.

LAISTER OPORRAK IZANGO DITUGU ETA  AURTEN BIDAIATZEA ZAILA IZANGO DUGUNEZ…
EGINGO AL DUGU ELKARREKIN BIDAIA BIRTUAL BAT? 
IUPI! HUNGARIARA JOANGO GARA ETA HANGO MUSIKA BAT EZAGUTUKO DUGU:
“HUNGARIAR DANTZA”. HAU JOHANNES BRAHMS MUSIKARIAK ASMATU ZUEN. MUSIKA OSO EZAGUNA DA.


BA AL DAKIZUE MUSIKA HONEN ERRITMORA ZENBAT GAUZA EGIN DAITEZKEEN? UFFF! PILA BAT!
IKUSI NAHI?



2.     Masa egin

GEHIAGO BADAUDE !!!













                                                               

HARRIGARRIA, EZTA??

INGELESAREKIN JARRAITUKO DUGU :

SUMMER IS COMING!!! 

HELLO!!! WE ARE GOING TO REVIEW THE COLORS TO MAKE A POSTER ABOUT SUMMERTHE NEXT WEEK.
SUMMER HAS A LOT OF COLORS, TRY TO REMEMBER THEM!!








2020(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

EGUN ON !!! GAUR AZTEAZKENA DA ETA IPUIN EDER BATEKIN HASIKO GARA,
EA GUSTATZEN ZAIZUEN !!!!

“BERE EMOZIOAK LAPURTU ZIZKIOTEN HERRIA”





ORAIN MATEMATIKAKO ORDUA IRITSI DA :
KAIXO MATEMATIKA ZALEOI!!

GAURKOAN BOLUMENAREKIN ARITUKO GARA, GOGORATZEN ZARETE AURREKO BATEAN
NOLA JOLASTU GENUEN EDALONTZI DESBERDINAK NEURTZEN, GUSTORA ARITU ZINETEN??
HALA IZANGO DELAKOAN GAURKOAN ERE ANTZEKO ZERBAIT EGINGO DUGU.
UDARA ATARIAN GAUDE ETA URAREKIN JOLASTEA ZORAGARRIA DA.

ETXEKO GELA BATEAN KOKATUKO ZARETE ETA BI ONTZI IPINIKO DITUZUE DISTANTZIA
DESBERDINEAN, ADIBIDEZ HIRU EDO LAU METROKO DISTANTZIAN, HONETARAKO NEURGAILU
BAT HARTU BEHARKO DUZUE EDO ZUEN URRATSAK ERABILI, HANKA BAT LUZATU AURRERA
GERO BESTEA ETA HONELA NAHI DEZUEN LUZERARTE, EDO METROA ERABILI
DEZAKEZU, ZUEK AUKERATU.

JARRAI DEZAGUN, ONTZI BATEAN URA BETE, ADI, JAKIN BEHARKO DUZUE ZENBATEKO
KANTITATEA DAGOEN. ONDOREN AHOAN GARRAIATU BEHARKO DEZUTE ALBO BATETIK
BESTERA, URA HUTSIK DAGOEN BESTE ONTZIRA ALEGIA.
-KANTITATE BERDINA GERATU AL DA BIGARREN ONTZI HONETAN?
-ZENBAT UR KANTITATE GALDU DA BIDEAN?
-EDO AGIAN UR GEHIAGO DAGO? JAJAJAJJAA!!!
ONDO PASAKO ZENUTELAKOAN, MUXU BAT DENOI.


2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena



KAIXO DENEI, ATZOKO ASMAKIZUNEN ERANTZUNAK "EHUNZANGOA" ETA "LURRA" ZIREN.
ERRAZAK ZIREN ZUENTZAT, EZTA ?

GAURKO YOGA SAIOAN HIRU TXERRIKUMEEN
IPUINEAN ZUEK PROTAGONISTAK…… DISFRUTATU!!!!!







ORAIN ESKULAN BAT EGITEKO GOGORIK AL DUZUE? , BA BEGIRA 
BURUHANDIA NOLA EGIN DEZAKEZUEN ! EA POLITA ATERATZEN ZAIZUEN !!!


  EGIN KLIK BURUHANDIA

ANIMATZEN BAZARATE ZUEN BURUHANDIAREN ARGAZKIA IRAKASLEARI  BIDALI !!!

BIHAR ARTE!!!!

2020(e)ko ekainaren 7(a), igandea


BI ASMAKIZUN ZUENTZAT: ASMATZEKO, MARRAZKIA EGITEKO,
KOPIATZEKO, BURUZ IKASTEKO, ETA BURUZ IKASI ONDOREN,
BERRIDAZTEKO. ORAINGO HONETAN EA ZUEK NOLAKO ASMAKIZUNAK
EGITEN DITUZUEN BESTEEK ASMATZEKO!!!
EGINDAKOA, NAHI BADUZUE, BIDALI IRAKASLEARI, GUSTURA
IKUSIKO DU ETA!


TIPI TAPA BADATOR
TIPI TAPA BADOA
EHUN HANKAREN GAINEAN
EGITEN DU TXANGOA            


KANIKA ERRALDOI BAT
ETENGABE JIRABIRAN
ETA BERE BARNEAN
IZAKI UGARI BIZI DA     

ASTELEHENERO BEZELA BIDEO LABUR BAT. ADI-ADI DENOK!!!!






GUSTATU ZAIZUE???
NOR ANIMATUKO DA IKUSI DUZUEN ISTORIOA, LABUR-LABUR, IDAZTERA????.
BADAKIZUE, BETI ESATEN DUGUN BEZELA, BAKOITZAK BERE ERARA
IDATZI DEZALA. 

ANIMO!!!! ETA ZUEN IDATZIEN ZAI GAUDE...