📕📙LIBURUAREN EGUNA📘📗
2025eko apirilaren 23a jaieguna izan zen baina aurten ez. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu dira. Hemen joango gara guztiak azaltzen.
Gaur, eguerdiko 12etan HHra joan gara. HH3tik HH5erako gelak bitan banatu dituzte eta 6. mailako lau gelak talde horietara egokitu gaituzte.
Lehenengo lana, ipuinaren aukeraketa izan zen, ez da berdina LHko bati irakurtzea edo HHkoei egitea. Liburuak eskolako liburutegitik edo etxetik ekarri ditugu.
Ondoren, ipuina nola irakurriko genien adostu genuen.
Eta ordua iritsi denean, han joan gara guztiak. Horra hor argazki batzuk.

Arratsaldeko 16:45ean Sormen Gelaben elkartu gara Salbatore Mitxelena ipuin eta olerki sarituak entzuteko. Inor ez zela etorriko uste bagenuen ere, azkenean talde polita elkartu da.
Oso ipuin politak izan dira, zeharo ezberdinak eta lau lanek asko hunkitu gaituzte bertaratu garenoi.






