KAIXO LAGUNAK !!!! ONDO AL ZAUDETE? GAUR ASTEAZKENA DA ETA
BOLUMENAREKIN JOLASEAN ARITUKO GARA .
KONTUZ, TRANPATXOAK EGINGO DITUGU ETA!!!!
BILA ETA BILA ARITU ONDOREN EA AURKITZEN DITUZUEN DESBERDINAK DIREN EDALONTZIAK, AHAL IZANEZ GERO, GUTXIENEZ HIRU NEURRITAKOAK: HANDIA, ERTAINA ETA TXIKIA.
EDALONTZI HANDIA URAREKIN BETE:
-ZENBAT EDALONTZI ERTAIN BEHAR DITUZUE HANDIAN ZEGOEN URA BETETZEKO?
-ETA ZENBAT TXIKI?
ORAIN BETE EDALONTZI ERTAINA.
-ZENBAT EDALONTZI HANDI BETE DITUZUE UR HONEKIN?
-ETA ZENBAT EDALONTZI TXIKI.
ORAINGO HONETAN BETE HIRU EDALONTZI TXIKI.
ETA FROGA EGIN GABE GALDERA HAUEI ERANTZUN.
EHHHH!!!LAGUNA TRANPA EGIN GABE ERANTZUN.
-EDALONTZI HANDIA BETE DAITEKE HIRU EDALONTZIETAN ZEGOEN UR KANTITATEAREKIN?
-ETA ZENBAT ERTAIN BETE DITZAKEZUE HIRU EDALONTZI TXIKIREKIN.
EA BA!!!JARRI DIZKIZUEGU GALDERATXO BATZUK, ORAIN ZUEK ARITU ELKARRI GALDERA DESBERDINAK EGITEN.
AIZUE, ZUEK GEZUR TXIKIAK ESATEN AL DITUZUE?
BA BEGIRA, BEGIRA KOXMERI ZER GERTATU ZITZAION.
ONDO PASA LAGUNAK ETA BIHAR ARTE!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina