APIRILAREN 23a, LIBURUAREN EGUNA IZATEN DA
Horregatik, aste hau liburuen astea izaten ari da gure eskolan.
Astelehenean ipuin bat entzuteko aukera izan zuten gure ikasleek. 11 ipuinen artean aukera egin ondoren, arratsaldean, irakasleak ordu erdiko irakurketak egin zituzten.
Asteazkenean, 3. zikloko ikasleak etorri ziren gure gelatara eta eskolako eremu desberdinetan "ipuin kontalari" izan ziren. Oso gustura egon ziren patioko txokoetan, geletan, frontoian, txirristran.. ipuinak entzuten (sakatu HEMEN argazki batzuk ikusteko).
Ostiralean, goizeko 09:10ean, irratsaio berezi bat egingo da eskolatik.
Ekintza hauetaz gain, beste hainbat famili-tarteko, lagun... etorri dira gure ikasleei ipuinak kontatzera. A ze suertea!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina