π ILARGIRA GOAZ!π
A ze erronka oraingoa! 2. mailan Ilargirako txartela irabazi genuen eta 6. mailan gauzatuko da. Baina benetako astronautek bezala, baldintza batzuk bete behar ditugu.
1.- 10 egunerako janaria eramateko 1000 litro sar daitekeen ontzia dugu. Guk gelan, kartoiarekin eraiki dugu eta m3 koa duela aztertu dugu. Sartuko ote zait eraman nahi dudan guztia?
2.- Kabinak 4.326 dezimetro kubikoko tokia duela. Bertan, arropa eta ibilgailua eraman behar dira. Lagun bat ere eraman dezaket.
Eta gelaren sarrerarako kohete bat diseinatu behar izan dugu. Hemen ere baldintza batzuk bete behar izan ditugu. Eta diseinua denen artean bozkatu ondoren, eraikitzeari ekin diogu. Hemen azpian dituzue ateetan geratu diren bezala. POLITAK, EZTA? ETA AGURRRRRR, ILARGIRA GOAZ!!!!







iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina