2023(e)ko ekainaren 18(a), igandea

URMAELEKO ELTXOAK

ELTXOEN METAMORFOSIA


Neiker, ikerketa zentrutik  mezu bat bidali ziguten. Bertan, eltxoak aztertzen ari zirela eta ea Orokietako urmaelean, eltxorik ba ote zegoen eta nolakoak ziren jakin nahi zuten.  Horretarako urmaela lau zatitan egitea eskatu ziguten, 4 lagin desberdin izateko.


Gu ikerlari lanetan hasteko prest geunden!!


Lehenik, baratzeko urmaeletik gela bakoitzak 500ml ur hartu genituen eta gelara eraman genuen ur hori.


Ondoren, uretan larbak ageri zirela ohartu ginen eta arrautzak baita ere. Hauek ontzi berezi batetara pasa genituen. Handikan 5 egunetara janaria bota genien eta larbak hazi egin ziren. 


Asteburuan pupa egin zuten! Uretan zeuden bi pupak. Pupatik ateratzen ikusi genuen eltxo bihurtuta.  Uretatik kanpo zegoen eta azkenik, hegaz ontziaren goiko zatira pasa ziren bi eltxoak. 


Guk Neikerrekoei larben argazki  batzuk bidali genizkion eta Culex motako eltxoak direla  esan ziguten. 


Eltxoak  hilda laborategira eramango diztuzte aztertzera. 


Ikaragarria izan da eltxoen metamorfosia ikustea!


            

           
                         PUPA                                    PUPATIK ATERATZEN



              AZPIAN DITUZUE BIDEOAK PUPATIK NOLA ATERA ZIREN ELTXOAK IKUSTEKO.





























2023(e)ko ekainaren 4(a), igandea

GURE ITSASONTZIEN URETARATZEA!!!

Azken proiektuan erabat busti ondoren, uraren egoera, ezaugarri eta propietateak ikasi ditugu.



Berriz ere ikertzaile bihurtu gara eta esperimentu ezberdinen bidez ura hobeto ezagutu dugu. Ondorioz, uraren flotagarritasuna antzeman dugu, itsasoan flotatuko duten itsasontziak eraiki ditugu eta hondartzara joan gara GURE ITSASONTZIAK probatzera.

Nolako ontzi-flota osatu dugun!!!

Ikusi nahi duzu? Sakatu esteka honetan:
ARGAZKIAK