ELTXOEN METAMORFOSIA
Neiker, ikerketa zentrutik mezu bat bidali ziguten. Bertan, eltxoak aztertzen ari zirela eta ea Orokietako urmaelean, eltxorik ba ote zegoen eta nolakoak ziren jakin nahi zuten. Horretarako urmaela lau zatitan egitea eskatu ziguten, 4 lagin desberdin izateko.
Gu ikerlari lanetan hasteko prest geunden!!
Lehenik, baratzeko urmaeletik gela bakoitzak 500ml ur hartu genituen eta gelara eraman genuen ur hori.
Ondoren, uretan larbak ageri zirela ohartu ginen eta arrautzak baita ere. Hauek ontzi berezi batetara pasa genituen. Handikan 5 egunetara janaria bota genien eta larbak hazi egin ziren.
Asteburuan pupa egin zuten! Uretan zeuden bi pupak. Pupatik ateratzen ikusi genuen eltxo bihurtuta. Uretatik kanpo zegoen eta azkenik, hegaz ontziaren goiko zatira pasa ziren bi eltxoak.
Guk Neikerrekoei larben argazki batzuk bidali genizkion eta Culex motako eltxoak direla esan ziguten.
Eltxoak hilda laborategira eramango diztuzte aztertzera.
Ikaragarria izan da eltxoen metamorfosia ikustea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina