2020(e)ko maiatzaren 31(a), igandea


EGUN ON !!! ZER MODUZ ZAUDETE ? HONDARTZARA JOAN AL ZARETE ?
GAUR ASTELEHENA DA ETA EKAINA HASI DUGU.

HASTEKO, HONA HEMEN ZUENTZAT BI ASMAKIZUN:
ASMATZEKO, MARRAZKIA EGITEKO, KOPIATZEKO, BURUZ IKASTEKO,
ETA BURUZ IKASI ONDOREN, BERRIDAZTEKO. EGINDAKOA, NAHI BADUZUE,
BIDALI IRAKASLEARI, GUSTURA IKUSIKO DU ETA!


IZARA ZURIA
HARIZKOA EZ
GUZTIA ESTALTZEN DU
ETA URA EZ                    


ATERI BADA, MAKULU
EURIA BADA, ATERPE
ZER OTE NAIZ?            


ETA ORAIN ASTEROKO BIDEO MUTUA, GOGORATU!!!
HITZAK ZUEK JARTZEN DITUZUE, BAI ONDOREN EGINDAKO
MARRAZKIETAN, GRABAZIOETAN EDO BAITA NORBAITERI ISTORIOA
KONTATUZ.
PREST?? BA ADI-ADI EGON...ONDOREN LANARI EKITEKO.







ONDO IZAN !!!!

2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

KAIXO,IRITSI DA OSTIRALA!!!!

GAUR”,EMOZIOAK LANTZEKO” IPUINA IKUSI ONDOREN,IDATZIZ,
ERANTZUN GALDERA HAUEI:





ZE LAN EGITEN DITU? ZERRENDATU
ZER IKUSI DU TELEBISTAN HAIN POZIK JARTZEKO?
AFALDU ONDOREN ROBOTA ITZALTZEN JOATEN DA.ZER IPINI DIO AMONAK?
ZER EMAN DIO AMONAK OPARI BEZALA?
NOIZ JOANGO DIRA ZIRKORA? IDATZI EGUTEGIAN AZALTZEN DENA
(URTEA,HILABETEA,EGUNA)

AMONA GAIXO DAGO ETA EZ DA ESNATZEN.ZER EGIN DU ROBOTAK?
NOLA SENTITU DA?
EGUNAK PASA DIRA.ZER GERTATU DA ROBOTAK AMONAREN KAPELA
HARTU DUENEAN?
NORA JOAN DIRA BIAK ELKARREKIN?

NOLA SENTITU ZARA IPUIN HONEKIN?

DAGOENEKO DEXENTE IDATZIKO ZENUTEN.
ONDO PASA ASTEBURUA!!!!

2020(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

KAIXOOOO!!!!!!


MUSIKA EGITEKO GOGORIK ,BAI ? AURRERA, BA



JOLASA: BELARRIAK PREST AL DITUZUE ?

SOINUAK PAREKATU (KLIKATU)

BIDEOA: LEHENIK BIDEOA IKUSI. ONDOREN, ZAPI BAT HARTU
ETA ZURE TXANDA IZANGO DA...PREST?










ENGLISH


HELLO EVERYBODY !!!
WE ARE GOING TO WORK WITH NUMBERS.
Let´s watch the video and continue with the exercise!






 klik                   EXERCISE


  GOOD BYE !!!!!

2020(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea



KAIXO LAGUNOK!!!

GAURKOAN GARBANTZUK HARTUKO DITUGU LANERAKO,
GARBANTZUAK EZ BADITUZUE ORDEZKATU DITZAKEZUE
BESTE ZERBAITEKIN.

LEHENIK ETA BEHIN ZENBAKIAK HARTU ETA ERLAZIONATU.
GARBANTZUAK TALDEKATUKO DITUGU ETA BAKOITZARI DAGOKION
ZENBAKIA JARRIKO DIOGU.
-ZENBATEKOA  DA LORTU DUZUEN TALDERIK TXIKIENA?
-ETA LORTU DUZUEN KOPURURIK HANDIENA?

BEGIAK ITXI ETA IKUSI GABE BATAK BESTEARI ESKUAN GARBANTZUAK
IPINI ETA KONTATU EA ZENBAT DAUDE, BAINA ADI BEGIAK ITXITA EHHHHHH!!!!

OSATU GARBANTZUEKIN FORMA GEOMETRIKO DESBERDINAK:

-BOROBILA
-HIRU ALDE DITUEN HIRUKIA
-LAU ALDE BERDIN DITUEN KARRATUA
-BI ALDE BERDIN DITUEN LAUKIZUZENA
-ETXE FORMA BATEN ITXURA DUEN BOST ALDEKO PENTAGONOA
-SEI ALDEKOA OSATZEN BADEZUTE HEXAGONOA LORTUKO DUZUE
-ZAZPI ALDEKOAREKIN BERRIZ HEPTAGONOA

BUENO ETA HONELA JARRAI DEZAKEGU ALDEEKIN JOLASTUZ,
ETA FORMA DESBERDIN HAUEN IZENEKIN.
EA GUK JARRI EZ DITUGUN IZEN DESBERDINAK IKERTZEN DITUZUEN
ETA GURI ADIERAZTEN.

ETA HAU GUZTIA EGIN ONDOREN, GARBANTZUAK BERATZEN JARRI
ETA BIHARKO BAZKARIA PREST.



BUKATZEKO , IPUINA : "IRATXO MAGIKOAK





ONDO PASA LAGUNOK!!! 

2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

EGUN ON !!! ATZOKO ASMAKIZUNEN ERANTZUNAK "ESKUAK" ETA "GILTZAK" DIRA.

ZER, ASMATU AL ZENIZTUZTEN?

GAUR YOGA BESTE SAIO BAT PROPOSATZEN DIZUET:


“MENDI SORGINDUA”  EA ISTORIOA GUSTATZEN ZAIZUEN !!






ESKULANAK EGITEA GUSTATZEN ZAIZUE, EZTA ? BA, BEGIRA GAUR ZER DAUKAGUN !!!





EGIN KLIK    





EGIN KLIK
BESTE KONTUTXO BAT , BADAKIZUE GAUR ZEINEN EGUNA DEN ? PISTA PARE BAT :
1- ELEFANTE BAT DA
2- KOLORETAKOA DA
BAIIIII ! GURE ELMER ELEFANTEAREN EGUNA DA.



EGUNA OSPATZEKO HEMEN BERE IPUINA :





ONDO BUKATU EGUNA ETA BIHAR ARTE, LAGUNAK !!!

2020(e)ko maiatzaren 24(a), igandea


EGUN ON LAGUNAK!!! GAUR ASTELEHENA DA ETA ASMAKIZUNEKIN
HASIKO GARA: ASMATZEKO, MARRAZKIA EGITEKO,KOPIATZEKO,
BURUZ IKASTEKO, ETA BURUZ IKASI ONDOREN, BERRIDAZTEKO.
EGINDAKOA, NAHI BADUZUE, BIDALI IRAKASLEARI, GUSTURA IKUSIKO DU ETA!


BALIO DUTE JATEKO
ETA ORRIAK PASATZEKO
ASMATZEN BADUZU
BAITA TXALO JOTZEKO       

POLTSAN BESTE BATZUEKIN
LOTUTA UTZI NAUTE
ATEAK BEHAR DITUT
ZABALDU ETA ITXI              


ETA HEMEN DUZUE, ASTELEHENERO BEZELA, BIDEO LABUR ETA POLIT BAT.
IKUSI, ETA BUKATZERAKO PROPOSAMEN BAT DUT ZUENTZAT.

DUSTIN





GAURKOAN ESKATUKO DIZUEDAN LANA HONAKOA DA:
BIDEO HONETAN  AZALTZEN DEN TXAKURRAK, ZER ESATEN OTE
DIO ASPIRAGAILUARI? ASPIRAGAILUAREKIN TIRABIRAK DITU ETA,
POZIK EDO HASERRE OTE DAGO?


IKUSI BERRIRO BIDEOA ETA TXAKURRAK ESANGO LUKEENA ZUEK ESAN,
HAU DA, ZUEK JARRI TXAKURRAREN PAPEREAN ETA EA NOLAKO KONTUAK
ESATEN DIZKIOZUEN ASPIRAGAILUARI.


ZUEN GRABAZIOAK GUSTURA IKUSIKO DITUGUUUUU!!!!


ANIMO!!!! ETA BESARKADA HANDI BANA.

2020(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

KAIXO IRITSI DA OSTIRALA!!...ETA OSO POZIK GAUDELAKO JOLAS
POLIT BAT EKARRI DUGU EGUNA ALAITZEKO:
:
BASERRIKO ANIMALIAK, OSO JOLAS DIBERTIGARRIA DA ETA IRAKURKETA- IDAZKETA LANTZEKO ERABILIKO DUGU. JOLASEAN IBILI ETA ARRETAZ JARRAITUZ GERO JOLASA, BASERRIKO ANIMALIEN IZENAK IRAKURTZEN ETA IDAZTEN IKASIKO DUZUE.  OSO GOGOKO DITUZUEN  BASERRIKO ANIMALI HAUEK DIRA: UNTXIA- ASTOA- AHATEA –ANTZARA- OILARRA ETA OILOA- BEHIA- ZALDIA- ARDIA.
 JOLASAK BI ATAL DITU:
1) EZAGUTU………… AUKERATU
2) JOLASTU…….ERLAZIONATU......BILATU
  


                 EGIN KLIK!!              ANIMALIAK
ETA BUKAERA POLITA EMATEKO...KANTATZERA !!!



BASERRIAN TXAKURRA
HASI DA ZAUNKAKA,
ZALDIA IRRINTZIKA,
KATUA MIAUKA,
ASTOA ARRANTZAKA,
ETA BEHIA MARRUKA.
DENENTZAT JANARIRIK
AITONAK EZ DAUKA
OILOA ETA OILARRA
BIAK KUKURRUKA,
AHATEA KUAKA,
AKERRAK MUTURKA,
TXERRITXOA KURRINKA,
AITONAK UJUKA
LO KULUXKA EGITERIK 
AMONAK EZ DAUKA
AMONAK EZ DAUKA
AMONAK EZ DAUKA
LO KULUXKA EGITERIK 
AMONAK EZ DAUKA.  

       ONDO PASA ASTEBUKAERA!!!

2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

KAIXO, KAIXO !!!! GAUR OSTEGUNERO BEZALA MUSIKAREKIN
HASIKO GARA. ZER IRUDITZEN ZAIZUE?


JOLASA: NOLAKOA DA SOINUA?



BIDEOA: BADAKIT JADA OSO POZIK ZAUDETELA KALERA ATERATZEKO
AUKERA DUZUELAKO!! BERAZ, HONAKO ABESTI HAU ABESTU ETA
JARRAIBIDEAK ADI ADI JARRAITZEKO  AUKERA EDERRA DUZUE HONAKO
BIDEO HONETAN!!
LEHENIK OSORIK  IKUSI ETA BIGARREN TXANDAN EA GAI ZARETEN
BERAIEK BEZAIN ONDO ERREPIKATZEKO!!





ENGLISH


GOOD MORNING!!!
TODAY I HAVE A RIDDLE FOR ALL OF YOU. TRY TO GUESS WHAT IS IT!!!


EGUN ON DENEI!!

ORAINGOAN ASMAKIZUN BATEKIN NATOR HHKO IKASLE GUZTIENTZAT.
EA ASMATZEN DUZUEN ZER DEN!!!
      EGIN KLIK         RIDDLE


2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea



KAIXO MATEMATIKALARIOI!!!
GAURKO HONETAN ETXEKO PINTZAK HARTUKO DITUGU JOLASEAN ARITZEKO.
PINTZAK TALDETAN SAILKATUKO DITUGU, BAKOITZAK DITUEN ARROPAK
ZINTZILIKATZEKO PINTZEN ARABERA EGIN DITZAKE HAINBAT
SAILKAPEN DESBERDIN:

-KOLOREAREN ARABERA.
-TAMAINAREN ARABERA
-MATERIALAREN ARABERA (EGURREZKOAK EDO PLASTIKOZKOAK ...)
-TALDEAK EGIN ONDOREN HEMEN DOAZKIZUE GALDERA DESBERDINAK.
-ZENBAT TALDE DESBERDIN EGIN DITUZUE?
-ZEIN TALDETAN DAGO PINTZA GUTXIEN? ETA GEHIEN? ETA BERDIN?
-TALDE BATEAN BESTEAN BAINO ZENBAT PINTZA GEHIAGO DITUZUE? ETA ZENBAT GUTXIAGO?
-ILARAN JARTZEN BADITUZUE ZEIN TALDEKO PINTZAK EGINGO DUTE ILARA LUZEENA? GEHIAGO EDO GUTXIAGO DAGOEN TALDEKOAK?


ZUEK ERE GALDERA DESBERDINAK ASMATU DITZAKEZUE. ANIMATU!!!


ORAIN PINTZEKIN EA ZENBAKI DESBERDINAK OSATZEN DITUZUEN.


ONDO PASA!!!!




ORAIN IPUINAREN ORDUA DATOR !!! EA ZUEN GUSTOKOA DEN !!!




PINTZEKIN EGINDAKO INFINITU ZENBAKIAREN BESARKADAK ZUENTZAT!!!!!



2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

KAIXO DENEI, BERRIZ ERE KANTUAN ETA JOLASEAN ARITZEKO PREST?....

GAUR ETXEKOEKIN JOLASTEKO AUKERA….  “SOKA BATEN GAINETIK”



ORAIN TXALUPAN  ITSASORA JOANGO GARA, EMAN ARRAUNEI!!!



ZER MODUZ? NOLA ZEGOEN ITSASOA? HARROTUTA?... BARE, BARE?...
MAREATU AL ZARETE?........ DATORREN ASTERAKO YOGA BESTE SAIO BAT
PROPOSATUKO DIZUET….

JOAN AURRETIK , ITSASOAN JARRAITUKO DUGU, ARRAIN DISTIRATSU BATZUK EGINGO DITUGU,
ANIMATZEN AL ZARETE?


SEGI ONGI !!!