KAIXO MATEMATIKALARIOI!!!
GAURKO HONETAN ETXEKO PINTZAK HARTUKO DITUGU JOLASEAN ARITZEKO.
PINTZAK TALDETAN SAILKATUKO DITUGU, BAKOITZAK DITUEN ARROPAK
ZINTZILIKATZEKO PINTZEN ARABERA EGIN DITZAKE HAINBAT
SAILKAPEN DESBERDIN:
-KOLOREAREN ARABERA.
-TAMAINAREN ARABERA
-MATERIALAREN ARABERA (EGURREZKOAK EDO PLASTIKOZKOAK ...)
-TALDEAK EGIN ONDOREN HEMEN DOAZKIZUE GALDERA DESBERDINAK.
-ZENBAT TALDE DESBERDIN EGIN DITUZUE?
-ZEIN TALDETAN DAGO PINTZA GUTXIEN? ETA GEHIEN? ETA BERDIN?
-TALDE BATEAN BESTEAN BAINO ZENBAT PINTZA GEHIAGO DITUZUE? ETA ZENBAT GUTXIAGO?
-ILARAN JARTZEN BADITUZUE ZEIN TALDEKO PINTZAK EGINGO DUTE ILARA LUZEENA? GEHIAGO EDO GUTXIAGO DAGOEN TALDEKOAK?
ZUEK ERE GALDERA DESBERDINAK ASMATU DITZAKEZUE. ANIMATU!!!
ORAIN PINTZEKIN EA ZENBAKI DESBERDINAK OSATZEN DITUZUEN.
ONDO PASA!!!!
ORAIN IPUINAREN ORDUA DATOR !!! EA ZUEN GUSTOKOA DEN !!!
PINTZEKIN EGINDAKO INFINITU ZENBAKIAREN BESARKADAK ZUENTZAT!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina