KAIXO LAGUNOK!!!
GAURKOAN GARBANTZUK HARTUKO DITUGU LANERAKO,
GARBANTZUAK EZ BADITUZUE ORDEZKATU DITZAKEZUE
BESTE ZERBAITEKIN.
LEHENIK ETA BEHIN ZENBAKIAK HARTU ETA ERLAZIONATU.
GARBANTZUAK TALDEKATUKO DITUGU ETA BAKOITZARI DAGOKION
ZENBAKIA JARRIKO DIOGU.
-ZENBATEKOA DA LORTU DUZUEN TALDERIK TXIKIENA?
-ETA LORTU DUZUEN KOPURURIK HANDIENA?
BEGIAK ITXI ETA IKUSI GABE BATAK BESTEARI ESKUAN GARBANTZUAK
IPINI ETA KONTATU EA ZENBAT DAUDE, BAINA ADI BEGIAK ITXITA EHHHHHH!!!!
OSATU GARBANTZUEKIN FORMA GEOMETRIKO DESBERDINAK:
-BOROBILA
-HIRU ALDE DITUEN HIRUKIA
-LAU ALDE BERDIN DITUEN KARRATUA
-BI ALDE BERDIN DITUEN LAUKIZUZENA
-ETXE FORMA BATEN ITXURA DUEN BOST ALDEKO PENTAGONOA
-SEI ALDEKOA OSATZEN BADEZUTE HEXAGONOA LORTUKO DUZUE
-ZAZPI ALDEKOAREKIN BERRIZ HEPTAGONOA
BUENO ETA HONELA JARRAI DEZAKEGU ALDEEKIN JOLASTUZ,
ETA FORMA DESBERDIN HAUEN IZENEKIN.
EA GUK JARRI EZ DITUGUN IZEN DESBERDINAK IKERTZEN DITUZUEN
ETA GURI ADIERAZTEN.
ETA HAU GUZTIA EGIN ONDOREN, GARBANTZUAK BERATZEN JARRI
ETA BIHARKO BAZKARIA PREST.
BUKATZEKO , IPUINA : "IRATXO MAGIKOAK
ONDO PASA LAGUNOK!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina