2025(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

PROIEKTU BUKAERA

 EUSKAL HERRIKO HERRIEN AURKEZPENAK 🙇

Otsailaren 20ean 5. mailakoak Sormen gelaben geratu ginen, Euskal Herriari bira 40 egunetan proiektuari bukaera emateko. 

Gela bakoitzeko 4 aurkezpen egin genituen, orduan, 16 aurkezpen ikusi genituen guztira. Talde bakoitzak Euskal Herriko herri bati buruz egin behar genuen aurkezpena eta bitartean beste ikasle guztiek apunteak hartu behar genituen. Eskolara etorri berriek Zarautzi buruz egin zuten. Gainera, lan bikaina egin zuten.

Hurrengo egunean kuadernoan hartutako apunteekin guk egindako galdetegiak erantzun genituen pasaportea lortzeko. Denok lortu genuen pasaporte txiki bat. Zorionak guri!





2025(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

ZURIÑE HIDALGO

 ZURIÑE HIDALGO

Atzo, oso bisita interesgarria izan genuen: Zuriñe Hidalgo.

Berak eskatuta, 5. maila bi saiotan banatu ginen, 5B eta 5C 9:00etatik 10:00etara eta 5A eta 5D 10:00etatik 11:00etara; guztiak Sormengelaben.

Saio magikoa izan zen hasiera hasieratik. Aurreko egunetan arakatu genuen Zuriñeren biografian baina ez genuen espero hain pertsona goxoa eta maitagarria. 

Bere "pasioaz" hitz egin zigun eta pasio hori guri erantsi zigun. Oso saio parte hartzailea izan zen gainera. Guztiok izan genuen hitz egiteko aukera. Bizia, ziragarria eta aberatsa. 

Bere bizitzaz hitz egiteaz gain gure etorkizunaz, ametsez, lorpenez... amesten lagundu zigun.

Mila esker Zuriñe! Eta laster arte! 





2025(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

GARBIGUNERA

                                                                 Garbigunera

Aste honetan Garbigunera joan gara bertako antolaketa ezagutzera.

LH 5C-koak asteartean joan ziren, LH 5A-koak asteazkenean joan ziren, LH 5D-koak ostegunean eta LH 5B-koak ostiralean.



Garbigunean, Ane izeneko neska batek erakutsi zigun lekua eta bertako gauzak esplikatu zizkigun. Lehenengo, aterpean zeuden gauzak erakutsi zizkigun eta bertan gauza arriskutsuak zeudela esan zigun (pilak, pintura poteak, tintak...etb.) eta urarekin ez bustitzeko zeudela aterpean; bestela arriskutsuak izan zitezkeela.


Gero, zakarrontzi moduko batzuetara joan ginen, bertan, (kartoia, plastikoa, egurra, poliespana...etb. baina bazeuden batzuk estalita urarekin ez izorratzeko. Baita ere, esan zigun zakarrontzira botatzen genuen dena hor bukatzen zuela eta errefusara botatzen genuen dena zabortegira zihoala; horregatik ahal genuen gutxiena botatzeko.


Gero, beste zaborrontzi batzuk ikusi genituen bertan telebistak, bideo jokoak, etxeko tresnak...etb zeuden.


Azkenik, garbigune berria ikustera joan ginen, zaharra baino askoz era handiagoa da eta gauza gehiago sartzen dira. Hemendik
gutxira irekiko omen da.



2025(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

EUSKAL FESTAK

 

SANTO TOMAS eta SANTA AGEDA

Gabonetan, abenduaren 20an, 5. mailakoak Eguneko Zentrora joan ginen kantatzera adinekoei baserritarrez jantzita. Eta han olentzero zegoen sala batean guri itxaroten  argazki bat ateratzeko eta gero gela batera joan ginen lau gelak adinekoei kantatzera.

Beheko argazkian berriz, txistorra jan ondoren, jolastokian ateratako bi argazki daude. Bapo jan ondoren!

Otsailak lauean ere, oraingoan eguraldi hobearekin, kantatzera atera ginen kaletik. Lehenengo, HHan abestu genuen (argazkietan ikus daiteke).


Gero, Merkatu plazara joan ginen kantatzera; gora igo ginen erraldoiak zeuden lekura, hor bost minutu egon ginen kantatzen.  



Ondoren, oinez 5B eta 5C zaharren egoitzara joan ginen adinekoei kantatzera eta han itxaroten egon ginen eta, sala batera eraman gintuzten. Han adineko asko zeuden eta gu kantatzen hasi ginenean hango batzuk ere kantatu zuten gurekin. 
Joaterakoan jumpersak eman zizkiguten. Bitartean 5A eta 5D eta 3. eta 4. mailakoak Lizardira joan ziren abestera.
Azkenik, Orokietan elkartu ginen, gelara igo eta jangelara edo etxera joan ginen. 

2025(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

TERTULIA ARTISTIKOA

🧿👩 YAYOI  KUSAMA👩🧿


Urtero bezala, urtarrilaren lehenengo astea TERTULIA ARTISTIKOAREKIN hasi dugu. Eta aurten Yayoi Kusama izan da landu dugun artista.

Lan honekin hasi ginenean, lehenengo bere bizitzari buruz irakurri genuen. Gero gela bakoitzak lau kalabaza egin behar genituen. Lehenbizi globo bat hartu genuen eta gero kola, ura eta aldizkariekin tapatu genuen dena,  paper luze batzuk margotu eta puntitoak egin genituen, kalabazari gero pegatzeko. Bukatutakoan pasiloan jarri genituen horrela denak kalabazak ikusteko.

Tertulia ere egin genuen.  Etxean bilatu genituen bitxikeriak eta gauza interesgarriak denon artean partekatu genituen.  












Eta etxetik ere ekarri dizkuguzue gauza interesgarriak.



2024(e)ko abenduaren 16(a), astelehena


🧪 ZIENTZIA ASTEA 🧪

                 Lehengo astean, Zientzia astearen harira gela bakoitza esperimentu batzuk egiteaz arduratu zen; hala nola, Azter Kostako esperimentuak gela batek, metodo zientifikoa beste batek, berotze esperimentua hirugarren batek, Farmer fish beste batek eta azkenik Ingelesean, paraxutarena.
            Hauetan ateratako argazkiak GENIALLY batean aurkeztu ziren.
            Eta bukatzeko, gaur ZIENTZIA ERAKUSKETA burutu dugu. 9:30ean 5D 💛izan da lehenengoa zientzialari lanetan eta 5B 💖ikusle bezala eta ondoren, alderantziz. 
11:00etan beste gelen txanda izan da. 5C💜koak zientzialari bezala hasi dira eta 5Akoak 💚 ikusle bezala eta gero, alderantziz.



 




   
        

2024(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

PLAIAUNDI

PLAIAUNDI

 Azaroaren 29 Plaiaundira joan ginen eta 4 gelak hiru taldetan banatu ginen. Talde bat hamaiketakoa egiten geratu zenean besteak etxe barrura sartu ginen. 

Han, esan ziguten nola bizitzen ziren animaliak eta baita ere esplikatu ziguten beraien habitata zein zen. 

Eta geroago esan ziguten nola elektrokutatu ziren bi txori. Txori bat  pultseraren arabera Saharakoa zen. Hori esan eta gero hamaiketakoa jan genuen eta ondoren katalejuekin ibili ginen (bakoitzak berea). Aurkitutako animalia gehienak ahatak izan ziren eta katalejuekin bukatu eta gero denok elkartu ginen toki batean eta bertan, taldeka, panpinezko txori batzuk hartu eta neurtu behar genituen: lepoa, hanka eta horiek eraztunean jarri behar genituen.

Bukatzeko, parke batean bazkaldu, trena hartu eta eskolara itzuli ginen.