SANTO TOMAS eta SANTA AGEDA
Gabonetan, abenduaren 20an, 5. mailakoak Eguneko Zentrora joan ginen kantatzera adinekoei baserritarrez jantzita. Eta han olentzero zegoen sala batean guri itxaroten argazki bat ateratzeko eta gero gela batera joan ginen lau gelak adinekoei kantatzera.
Beheko argazkian berriz, txistorra jan ondoren, jolastokian ateratako bi argazki daude. Bapo jan ondoren!
Otsailak lauean ere, oraingoan eguraldi hobearekin, kantatzera atera ginen kaletik. Lehenengo, HHan abestu genuen (argazkietan ikus daiteke).
Gero, Merkatu plazara joan ginen kantatzera; gora igo ginen erraldoiak zeuden lekura, hor bost minutu egon ginen kantatzen.
Ondoren, oinez 5B eta 5C zaharren egoitzara joan ginen adinekoei kantatzera eta han itxaroten egon ginen eta, sala batera eraman gintuzten. Han adineko asko zeuden eta gu kantatzen hasi ginenean hango batzuk ere kantatu zuten gurekin.
Joaterakoan jumpersak eman zizkiguten. Bitartean 5A eta 5D eta 3. eta 4. mailakoak Lizardira joan ziren abestera.
Azkenik, Orokietan elkartu ginen, gelara igo eta jangelara edo etxera joan ginen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina