🔰✒ ARRATE EGAÑA✒🔰
Otsailaren 27 honetan, bisita bat izan dugu 6. mailakook. Aitortu behar dizuegu ez dela ezustekoa izan, aurrez hitzartutakoa baizik.
Arrate Egañak, liburu askoren artean GILTZA izenekoa idatzi zuen eta Lizardi sarea jaso ere bai. Berak tertulia moduko bat egin nahi zuen baina guk tertulia egina genuenez, beste erabatekoa egiteko eskatu genion. Horregatik, duela hilabete edo, hainbat galdera bidali genizkion eta gaur izan da galdera horien erantzunak entzuteko eguna. 6. maila osoa gehiegi ginenez, bi taldetan banatuta elkartu gara berarekin. Eta non bildu garen pentsatuko duzue? Ba ez da Sormen gelaben izan, liburutegian baizik. Liburu artean eta liburuez hitz egiten.
Idazlearen bizipenez aritu gara eta berezik Giltza liburuko pertsonaien inguruan egin dugu solas. Niko, Bittor, Lili, Morris eta gertatzen zaizkien mila egoerez.
Baina ez dugu guztia kontatuko. 6. mailakoren bat topatzen baduzue, berari galdetu eta gehiago argituko dizue.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina