EUSKAL HERRIKO HERRIEN AURKEZPENAK 🙇
Otsailaren 20ean 5. mailakoak Sormen gelaben geratu ginen, Euskal Herriari bira 40 egunetan proiektuari bukaera emateko.
Gela bakoitzeko 4 aurkezpen egin genituen, orduan, 16 aurkezpen ikusi genituen guztira. Talde bakoitzak Euskal Herriko herri bati buruz egin behar genuen aurkezpena eta bitartean beste ikasle guztiek apunteak hartu behar genituen. Eskolara etorri berriek Zarautzi buruz egin zuten. Gainera, lan bikaina egin zuten.
Hurrengo egunean kuadernoan hartutako apunteekin guk egindako galdetegiak erantzun genituen pasaportea lortzeko. Denok lortu genuen pasaporte txiki bat. Zorionak guri!
