5. mailako lau gelan hiru taldetan banatu ginen.
10:00etan hasi zen gure ikustaldia eta Algorriko eraikuntzan egon ginen ordu eta erdi. Bertan, bideo bat ikusi genuen Lurraren aldaketaren ingurukoa. Beste gela batean Flyscharen sorrera eta lurrazaleko aldaketak eta beste batean aurkitutako fosilak ikusi eta ikutu ahal izan genituen.
Flyschetan erakutsi ziguten Flyscharen orriak eta gero Debarantz joaten bazara orriak gero eta zaharragoak direla. Bertan fosil asko aurkitu zituzten eta fosilak ez dira bakarrik animalia eta landare bizidunenk; animalien arrastoak ere fosilak dira.
Esaten dute Flyscha munduko libururik handiena eta politena dela. Flyschean ez dira bakarrik fosilak aurkitzen, harriak ere bai aurkitzen dira.
Dinosauroak desagertarazi zituen meteoritoaz ere hitz egin ziguten eta hainbat gauza gehiago.
Gomendatzen dizuegu Flyscharen bisita egitea eta gidatua baldin bada askoz hobeto.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina