2024(e)ko azaroaren 26(a), asteartea

Flysher eta Boby

              🐟 FARMER FISH ERRONKA GURE GELAN🐠

 

 Lehenengo egunean, ura eta harriak jarri genituen arrain ontzian, eta bi egun itxaron genituen ura garbitzen hasteko. Gero arrainak  jarri genituen , ondoren landareak jarri genituen eta esperimentu bat egin genuen. Pote batean, haziak beherago jarri genituen eta bestea gorago, beherago jarri genuena lehenago hazi zen.

Orain bi egunetatik behin janaria eman behar diegu (astelehen, asteazken eta ostiraletan). Janaria eman eta egun bat geroago testa egin behar da (Ph, Nitratoa eta nitritea).
Gure arrainak DANIOAK dira.




2024(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

GURE BARATZA AZTERTZEN

 BARATZA

Ostiralean, azaroak 13, ordutegia ezberdinetan gure baratza aztertzera joan ginen. Ez zen lehenengo aldia baratzara joaten ginena baina bai betaurreko berdeak jantzita. 

Talde handian, talde txikian, urmaela, bankalak, zuhaitzak ... dena aztertu genuen eta koadernoan idatzitakoa gero, gelan, taldekideekin partekatu genuen.

Zenbat gauza ikusi genituen; onddoak, intsektuak, baita arrainak ere. Hau da BARATZA ekosistema ondo aztertuta gelditu zen.







PROIEKTU BERRIA

 BETAURREKO BERDEAK JANTZI!

Azaroaren 12an, liburutegira jaitsi ginen ibaiei buruz ikastera. 5 panel zeuden, bakoitzean gai desberdin batekin. Bost panel hauek IBAIALDEREN ERAKUSKETA osatzen zuten.

Ekintza hau lau gelak batera egin genuen, beraz, panel bakoitzean gutxi gorabehera 15-16 lagun egon ginen.

Talde bakoitzeko pertsona bat panel batera joan zen eta panel horretako aditua egin zen. 

Gero, gelara igo ginen eta aditu guztien artean panelean atentzioa eman ziguna esan genuen eta informazio guztia Teamsen jartzen joan ginen. 






2024(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

ERAKUSKETA

 Burguess Shalekoei aginduta bezala, proiektu bukaeran HARRI, FOSIL eta MINERALEI buruz ikasi dugun guztia ERAKUSKETA batean azaldu dugu.

Erakusketa Sormengelaben antolatu genuen: BURGUESS SHALEeko hormirudia 5Akoek egin zuten, FOSILAK 5Ckoek, HARRIAK 5Bkoek eta MINERALAK 5Dkoek. MARY ANNINGena gaztelanian egin zuten 5Bkoek.

Etxetik ekarritako mineral, fosil eta harriz apaindu genuen erakusketa eta Ingelesean fosilak egin genituen.

Gonbidapenak luzatu genien maila guztietako bakoitzaren letra zuenari. Eta erakusketaren bisita gidatua egin ondoren, nota jarri edo ebaluatu egin behar zuten errubrika bat betez. 

Urduri egon ginen baina asko ikasteaz gain oso esperientzia ona izan da guztiontzat!















FLYSCHak

Lehengo astean, urriak 29an, Flyschetara joan ginen, Zumaiara.
5. mailako lau gelan hiru taldetan banatu ginen. 
10:00etan hasi zen gure ikustaldia eta Algorriko eraikuntzan egon ginen ordu eta erdi. Bertan, bideo bat ikusi genuen Lurraren aldaketaren ingurukoa. Beste gela batean Flyscharen sorrera eta lurrazaleko aldaketak eta beste batean aurkitutako fosilak ikusi eta ikutu ahal izan genituen.
Flyschetan erakutsi ziguten Flyscharen orriak eta gero Debarantz joaten bazara orriak gero eta zaharragoak direla. Bertan  fosil asko aurkitu zituzten eta fosilak ez dira bakarrik animalia eta landare bizidunenk; animalien arrastoak ere fosilak dira. 
Esaten dute Flyscha munduko libururik handiena eta politena dela. Flyschean ez dira bakarrik fosilak aurkitzen, harriak ere bai aurkitzen dira. 
Dinosauroak desagertarazi zituen meteoritoaz ere hitz egin ziguten eta hainbat gauza gehiago. 
Gomendatzen dizuegu Flyscharen bisita egitea eta gidatua baldin bada askoz hobeto.






2024(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena

ZORIONEREN ESPERIMENTUA


Lehengoan Markelen ama etorri zen mineral artifizialak nola egiten diren erakustera. 
Nola egiten dira? Lehenengo 3 baso urez betetzeko esan zigun. Gero, talde bateko baso batean osagai urdin bat bota zion bertako urari. Ondoren, talde bakoitzari gatz kopuru desberdina botatzeko esan zigun eta ondo nahasten aritu ginen txandaka. Bukatzeko, basoko ura plaka batera bota genuen. Eta azkenik, egun batzuk itxaron mineralak bihurtu arte.
 
Markelen ama Zorione da eta geologa da.
5. maila osoarekin egotea nahi genuen, hau da, bere esperientzia guztioi helaraztea, baina tamalez, berak bakarrik ostiral arratsaldeetan ahal zuen. 
Fosilak, mineralak eta gauza asko ekartzeaz gain, oso ondo pasatu genuen!
Mila esker Zorione!