2023(e)ko martxoaren 26(a), igandea

EOS, KURSAAL-DONOSTIA

 


Astelehen goizean, martxoak 20, Donostiako Kursaalera joan ginen musika kontzertu bat entzutera. Maurice Ravel musikari ziburutarraren obra ezagunena entzuteko aukera izan genuen, Boleroa hain zuzen. Munduan gehien interpretatutako piezetako bat da gaur egun ere.

Euskadiko orkestrak haurrentzat egokitutako kontzertua eskaini zigun, Ravelen txotxongilo erraldoi batekin eta haurrei gorputz-perkusio koreografia bat proposatuz.

Kontzertu bikaina entzun ondoren, egun pasa ederra egiteko aprobetxatu genuen Donostia inguruan. Boulevardean bazkaldu eta Araba parkera joan ginen jolastera.

IKUS IRUDIAK






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina