2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

KAIXO! IRITSI DA OSTIRALA BERRIZ ERE.

ZER MODUZ PASA DEZU ASTE HAU? HOBETO EZTA?

ASTE HONETAN ERE IZAN DEZU KALERA ATERATZEKO AUKERA.
PASEO BAT EMATERA BESTERIK EZ, KOLUNPIOETAN ETA PARKEETAN

JOLASTU GABE, BAINA BEHINTZAT ESKELETOA MUGITU ETA HAIZEA

HARTZEKO AUKERA.

 KALETIK PASIATZEN ZOAZENEAN BADAGO GAUZA DIBERTIGARRI
ETA INTERESGARRIAK EGITEA, ADIBIDEZ GORA BEGIRATU ETA

IKUSI NOLAKOAK DIREN ETXEAK,  BETI JOATEN GARA AURRERA

ETA BEHERA BEGIRA...

HORI PROPOSATZEN DIZUGU: KALEKO ETXEAK BEGIRATU ETA ZENBAT
PISU DITUZTEN ZENBATU, NOLAKOAK DIREN  LEIHOAK, BALKOIAK...
ZE KOLORETAKOAK DIREN, ETA HARRIZ EDO ADREILUZ EGINAK.

GERO ETXEAN,  GUSTATU ZAIZUN ETXE BATEN MARRAZKIA EGIN DEZAKEZU.
BEGIRATU ERE ATARIETAKO ZENBAKIAK, ETXE BAKOITZAK BEREA DAUKA
ETA JARRAIERAN DOAZ.  KALEAREN ALDE BATEKO ZENBAKIAK BAKOITIAK
DIRA ETA BESTE ALDEKOAK BIKOITIAK. PASEOAN ERE FIJATU ZAITEZ
KALEAREN IZENA ZEIN DEN, KALE HASIERAN DAGOEN PLAKA BATEAN
JARTZEN DU IZENA.
PLAZAK ERE IZENA DAUKATE, EA AURKITZEN DUZUN.
 KALEAN GAUZA ASKO DAUDE ETA KALE GUZTIAK EZBERDINAK DIRA,
BADAUDE DENDAK, ZAKARRONTZIAK, BATZUETAN JARDINAK ETA
BANKUAK ESERTZEKO ERE BAI…

ZURE KALEAN ZER DAGO?, NOLAKOA DA?, NOLA DU  IZENA?
ETA ZURE ETXEKO ATARI ZENBAKIA ZEIN DA?.
ORAINDIK EZ BALDIN BADAKIZU, IKASI ZURE HELBIDEA.


PASEOA EMAN ETA GERO ETXEAN BERRIRO, 
LASAI-LASAI ESERI ANTZERKI POLIT HAU IKUSTEKO:

BELDARTXO JATUNA
ADI-ADI ENTZUN ETA GERO BEHEKO KOADROA BETE,
EGUNA, FRUTA ETA ZENBAKIA JARRIZ.



EGIN KLIK BELDARTXO JATUNA


KANTA:

HEGOAK GORA ORAIN BEHERA / GU ERE TXIMELETAK GERA
HEGOAK GORA ORAIN BEHERA/ HEGAN EGITEN DUGU DENA
EGUNAK
FRUTAK
ZENBAT?















  Larunbatean  BELDARTXOK  festa egiten du eta igandean kuxkua egin eta bertan bi aste pasa eta gero…zer aterako da?. Ea ze tximeleta koloretsu eta polita margozten duzun eta elkar ikusten dugunean erakutsi.

Beno, txintxoak izan eta etxean lagundu. Ondo pasa asteburua!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina