2020(e)ko maiatzaren 10(a), igandea

EGUN ON!!! ZER MODUZ ASTEBURUA ?

GAUR ZUENTZAT BI ASMAKIZUN DITUGU: ASMATZEKO, MARRAZKIAK EGITEKO,

KOPIATZEKO, BURUZ IKASTEKO, ETA NAHI BADUZUE, BURUZ IKASI

ONDOREN BERRIDAZTEKO. EGINDAKOA LAGUNEN BATI EDO

IRAKASLEARI BIDALI NAHI BADIOZUE, AURRERA!

BELARRIAN IPINI
BAT EDO BI
NAHI DUENAREN APAINGARRI
                                     


BOROBIL BOROBILA
ETA EZ DA GURPILA
ZURE ALKANDORAN
ERRENKADAN PILA
ZER DA? ZER OTE DA?
                                  


ADI ADI EGON!!!! Timmy eta bere lagunak datoz !!!





IKUSI AL DITUZUE TIMMY TIME ETA BERE LAGUNTXOEN ISTORIOAK?

BA GAUR ERE, ONDOREN EGITEKO, LAN BATZUK PROPOSATZEN DIZKIZUET.


1- BIDEO HAUETAN AZALDU DIREN ANIMALIEN ZERRENDA IDAZTEA

(NAHI DUENAK ALDAMENEAN MARRAZTU ERE EGIN DITZAKE)


2-AURREKO ASTEAN BEZALA, BI ISTORI HORIETAKO BAT AUKERATU ETA KONTATZEA.

GUK  POZ-POZIK ENTZUNGO DITUGU, ORAINGOAN ERE, ZUEK BIDALITAKO

GRABAKETAK, AIZUE!!! NORBAIT ANIMOSO ETA LANGILE BADABIL...

BIAK EGITEA ERE BADAGO, EH!!!



GAUR ERE, LAGUN BATEK BIDALITAKO IPUINA DUGU,

ZEIN ONDO, EZTA? AURRERA BA .....




EGIN KLIK           KOLORETAKO MUNSTROAREN IPUINA.

ESKERRIK ASKO JUNE ETA FAMILIA!!

GOGORATU !!! EGUNERO , 13:00ETAN , OROKIETA IRRATIA DUGU 99,3 FMn .

ASTE HONETAN ERE HHKO IRAKASLEEN MEZUAK IZANGO DITUGU .

ENTZUN, ENTZUN...EA ZER KONTATZEN DIGUTEN!!!


BIHAR ARTE DENOI !! ONDO, ONDO IZAN!!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina