2025(e)ko maiatzaren 11(a), igandea

5C taldea ETwinning proiektuan

 5C taldea KZP saioaren barruan nazioarteko eTwinning proiektu baten ari da parte hartzen. Turkia, Espainia, Italia eta Greziako ikasle eta irakasleak biltzen dituen proiektu honek  ingurumenaren kutsadura eta birziklapena azpimarratu nahi ditu. 




Google Forms, StoryJumper, Canva eta Espacial bezalako tresna digitalak erabiliz, ikasleek ideiak garatzen dituzte birziklatutako pertsonaiak diseinatuz. Aldi berean, kultura-trukearen eta gizarte-erantzukizunaren kontzientzia hartzen dute, herrialde desberdinetako kideekin lankidetzan arituz.

Hona hemen birziklatzeko materialarekin egindako pertsonaiak.











2025(e)ko maiatzaren 6(a), asteartea

GASTEIZERA IRTEERA

🚍 PROIEKTU HASIERA❓

Eta gu ezer jakin gabe joan ginen Gasteizera!

Autobusetik jaitsi ginenean Santa Maria katedralean bisita gidatua izan genuen. Lau gelak hiru taldetan banatu gintuzten, hau da, oraingoan A gela izan zen erdibitu zena. Argazkietan ikus dezakezuen bezala, oso interesgarria izan zen. Hango arduradunak galdetu zigunean, ba al dakizue zerbait HISTORIAz? Eta gure irakasleari aurpegian somatu genion hori izango zela gure hurrengo proiektua.

Ordu t'erdiko azalpenaren ondoren, erromatar zenbakiak errapasatuz: XIII mendea noiz hasten da? galdetzen zigun behin eta berriz arduradunak. Gotikoa zer den edota katedralak jasandako aldaketa guztiak aztertu ondoren, hamaiketakoaren garaia iritsi zitzaigun.

Ondoren, katedral inguruan zegoen beste parke batetara joan ginen. Bertan, eta orain gela bakoitzekoak bilduz, ERRONKA bat pasa ziguten gure irakasleek. Gela bakoitzeko talde bakoitzak esaldi bana deszifratu behar zuen. Jarraian, gelako lau esaldiak ordenatu; eta azkenik, lau geletakoak borobilean eseri, azken argazkian ikus dezakezuen bezala, eta MEZU guztia ordenean jarri genuen.

PREST GEUNDEN HURRENGO PROIEKTUARI HASIERA EMATEKO!

Bazkaldu, jolastu .... eta Zarautzera itzuli ginen autobusean abestuz! 🎡🎡









2025(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

MAGIA EMANALDIA

πŸ‘€πŸ‘‰MAGIA OTE?πŸ‘ˆ


Iritsi zaigu 5. proiektua bukatzeko ordua. Proiektua MAGIA OTE? izan da eta azken xedea MAGIA EMANALDIA txikiei egitea, hau da, 1go mailakoei hainbat esperimentu aurkeztea izan da. 

Gela bakoitzak berea antolatu du. 

Oso urduri geunden. Esperimentu batzuk zoragarri atera dira eta beste batzuk ez hain ondo baina asko ikasi dugu eta beti bezala lan handia egin dugu. 

Beti bezala hemen dituzue argazki batzuk ikusgai.









2025(e)ko apirilaren 8(a), asteartea

GORPUTZAREN MAKETA

 MAKEY-MAKEY

Bukatu dugu GURE GORPUTZA proiektua eta berandu bada ere, hemen dijoa egin genuen lanaren berri.

Gelako talde bakoitzak aparatu bakoitzaren maketa egin genuen kartoizko kutxa batean. 

πŸ‘ƒ Arnas aparatua.

πŸ‘„ Liseri edo digestio aparatua.

πŸ’— Zirkulazio aparatua.

πŸ’¦ Iraitz aparatua.

Aparatu bakoitzean parte hartzen duten atalen funtzionamendua edo azalpena irratian grabatu genuen. 

Eta gero, MAKEY-MAKEY eta SCRATCH erabiliz, guztia lotu genuen zirkuitu bat osatuz. 

Gelakoen aurrean aurkeztu genituen. Orain bakarrik falta zaigu txikiei aukertzea. Eta hori aurrerago egingo dugu. 

Zergatik? Hurrengo proiektuak ere emanaldi bat proposatzen digulako.








2025(e)ko martxoaren 11(a), asteartea

DENDA

 

 ✏πŸ“     DENDAπŸ’ΌπŸ“’

 

Hasieran, bakoitzak bere 3 gauza aukeratu zituen eta prezioa jarri genion (1,99 baino gutxiagokoak izan behar zuten eta hamartarra izan behar zuten). 
Lehenengo, gela erdi izan zen

saltzaile eta beste erdia erosle. Erosleek 3 euro eta 10 minutu zituzten nahi zutena erosteko. Saltzaileek kutxa bat zuten kanbioak emateko eta kuadernoan apuntatu behar zuten saltzen zituzten gauzak guztiak eta prezioa. Adibidez, nik 1,03-€ ko liburu bat erosi nahi banuen saltzaileari 2 euro eman behar nikion eta berak euro bat kutxan utzi eta 0,97 zentimo+0,03 zentimo hartu beharko zituen, 0,03 zentimoak eta aurreko euroa beretzat izango ziren eta nik 0,97 zentimo eta liburua eramango nituen.

 Hamar minutuak pasa zirenean kalkulatu egin genuen ea kanbioak ondo eman genizkion eta gero aldaketa egin genuen eta berriro hasi.
Ederki pasa genuen matematikako saio honetan!!!😍


2025(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

INAUTERIAK 2025

 

INAUTERIAK 2025

Aurten, bilera mistoetan eta gelako asanbladetan erabakita, eskolan, munduko KULTURA ezberdinez mozorrotu ginen. 3. zikloari HIPPIEZ mozorrotzea egokitu zitzaigun. 

Eskulanetan PAKEAren ikurra egin genuen eta dantza, Heziketa Fisikoan eta Musikako saioetan ikasi genuen. 

6. mailakoak aurreko astean kanpoan zeudelako eta bi greba egun zirela medio, bi saio izan genituen entsegu orokorretarako. Hala ere beti bezain ondo atera zen dena.

Gozatu argazkiak ikusiz!!!







2025(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

PROIEKTU BUKAERA

 EUSKAL HERRIKO HERRIEN AURKEZPENAK πŸ™‡

Otsailaren 20ean 5. mailakoak Sormen gelaben geratu ginen, Euskal Herriari bira 40 egunetan proiektuari bukaera emateko. 

Gela bakoitzeko 4 aurkezpen egin genituen, orduan, 16 aurkezpen ikusi genituen guztira. Talde bakoitzak Euskal Herriko herri bati buruz egin behar genuen aurkezpena eta bitartean beste ikasle guztiek apunteak hartu behar genituen. Eskolara etorri berriek Zarautzi buruz egin zuten. Gainera, lan bikaina egin zuten.

Hurrengo egunean kuadernoan hartutako apunteekin guk egindako galdetegiak erantzun genituen pasaportea lortzeko. Denok lortu genuen pasaporte txiki bat. Zorionak guri!