2026(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

FRAISORO

πŸ„ πŸŒ΅FRAISORO NEKAZAL ESKOLAπŸŒ±πŸ“


Urtarrilaren 28ko goiza ez dugu berehala ahaztuko. Nahiz eta eskolara berandu iritsi eta gure oinetakoak lokatzaz bete, oso goiz probetxugarria izan da guztiontzat eta gainera ondo pasatu dugu. 

4 gelak 7 taldetan banatu gara eta, bertako ikasleek, 7 gune ezberdinetako azalpenak eman dizkigute.

1.- Txertaketa nola egiten den. Familia bereko bi zuhaitz nola txertatzen den.

2. eta 3. - Loreak eta landareak birlandatu. Lorontzi handiago batera pasa ditugu, sustraiarekin eta adarretatik.

4.- Basolangintzan ibiltzen direnek, oparitxo bat eman digute; enbor zati bat.

5.- Landareak babesteko, fungizidak nola egiten diren ikasi eta baratzean zabaldu ditugu.

6.- Oilategia ikusi dugu.

7.- Behiak eta txahalak ikasi ditugu.

Talde bakoitza bere ordenean baina denak zoriontsu!

Landare guztiak eskolako negutegian utzi ditugu eta ikasturtean zehar zaintzeko ardura izango dugu. 













2026(e)ko urtarrilaren 23(a), ostirala

IBON OREGI

πŸ’ͺπŸ’ͺ IBON OREGIπŸ’ͺπŸ’ͺ

Gaur arratsaldean hitzaldi ikusgarri bat izan dugu. Ibon Oregi hurbildu zaigu eskolara eta bere esperientzia azaltzeaz gain, zer pentsatu ugari eman digu. 

Istripua izan zuen egunetik 6 urte pasa dira baina berak buelta ematen jakin duen bezala, indar hori transmititu nahi izan digu. 

Etsi gabe, bere ilusioa aurkitu zuen eta guri ere hori galdetu digu.

- Zein da zuen ilusioa: zirkoan lana egitea, osasuna izatea, youtuberra izatea, etxean bakarrik egotea nahi dudana egiten ... Berdin da zein ilusio izan, hori lortzen saiatu behar garela.

Hori azpimarratu digu. Eta taldean elkarri laguntzea. Ezintasuna dutenen aurrean pena ez baizik eta laguntasuna adieraztea.

Bere hanka bionikoa ere erakutsi digu eta guk, proiektu honetan ditugun erronken artean, esku bionikoa egin beharko dugunez, oso erne egon gara ideiak hartzen.



2026(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

TERTULIA ARTISTIKOA



 COCO CHANEL

2026ko urtarrila honetan tertulia artistikoan Grabielle Chanel (Coco Chanel) landu dugu eta bera moda diseinatzea izan zenez, aukera eman digu gu ere diseinatzaile baten paperean jartzen. 

Hasieran zaila ematen zuen arren, gauza politak atera dira. Art and Craft ere bere kolonia potea, bere poltsa zoragarriak eta abar sortu ditugu.

Eta guzti hau non? Ba Chanelek Parisen ireki zuen dendan! Begiak itxi eta imajinatu "Belle Epoque"n zaudela. 

Baina ez ahaztu dirua eramatea, Cocok jantziak jende gehiagoren eskura jarri arren, oso garestiak baitira. 

Ea zein jantzi gustatzen zaizuen!
















ETA BAKOITZAREN DISEINUEKIN GENIALLY HAU SORTU DUGU.


6. maila COCO CHANEL