2025(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

ZIENTZIA AZOKA

πŸ”Ž ZIENTZIA AZOKAπŸ”


Aste osoa Zientzian murgilduta egon ondoren, abenduaren 19an, AZOKA ospatu genuen. 

Lehenengo txandan eskolako A eta C gelakoak izan ginen gauzatu genuenak eta bigarrenean B eta Dkoak.

Metodo zientifikoan oinarrituta masa, bolumena, edukiera eta dentsitatearen inguruko esperimentuak izan ziren 6. mailakook landutakoak. 

Etortzeko aukera izan ez zenutenontzat, hona hemen argazki batzuk.



2025(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA!

 πŸ”­πŸ”­EUREKA ZIENTZIA MUSEOA!πŸ”­πŸ”­

Abenduaren 5ean, ostirala, Ilargira joan ginen. Bai, bai, astronautak bezala, benetako espaziontzian ibili ginen eta Lur planetak goitik ikusi ahall izan genuen.

Ez, ez, ez gaude txoratuta. Hau noski planetarium barruan bizi izan genuen. A ze zorabioa! Baina Haizearen ahotik gauza asko aztertu genituen. Gauza asko 2. mailatik genekizkien eta beste batzuk, hala nola, solstizioak edo ekinozioak, bertan jakin genituen.

Baina planetariumaren aurretik bi gauza egin genituen hiru taldetan banatuta.

1) Kimikaren magia tailerra. Hemen esperimentu ugari erakutsi zizkiguten eta batzuek ikutzeko aukera ere izan genuen. d= m/v 

Dentsitateaz genekiena errepasatzeko aukera ere izan zen. 

Bideo batzuk ere jarri ditugu.

2) Museoan barrena ibili ginen. Hau gozamena!

Baina tamalez, ekainean itxi behar dutela jakinarazi ziguten. 


 












Eta bazkalondoren parkean jolasteko aukera ere izan genuen.



2025(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

ILARGIRA GOAZ!

πŸŒ› ILARGIRA GOAZ!🌜

A ze erronka oraingoa! 2. mailan Ilargirako txartela irabazi genuen eta 6. mailan gauzatuko da. Baina benetako astronautek bezala, baldintza batzuk bete behar ditugu.

1.- 10 egunerako janaria eramateko 1000 litro sar daitekeen ontzia dugu. Guk gelan, kartoiarekin eraiki dugu eta mkoa duela aztertu dugu. Sartuko ote zait eraman nahi dudan guztia?

2.- Kabinak 4.326 dezimetro kubikoko tokia duela. Bertan, arropa eta ibilgailua eraman behar dira. Lagun bat ere eraman dezaket.


Eta gelaren sarrerarako kohete bat diseinatu behar izan dugu. Hemen ere baldintza batzuk bete behar izan ditugu. Eta diseinua denen artean bozkatu ondoren, eraikitzeari ekin diogu. Hemen azpian dituzue ateetan geratu diren bezala. POLITAK, EZTA? ETA AGURRRRRR, ILARGIRA GOAZ!!!!