ππππ AZOKAπͺπ°π²π΅
Ostiralean, urriak 31, ospatu genuen proiektu honen azken ekintza; "AZOKA" baina hau gertatu aurretik gauza asko egin ditugu eta denak ekarriko ditugu gogora.
- HH eta LHko gela guztietan, familien jatorria zein den galdetu.
- Munduko lurralde horietatik 16 aukeratu genituen, zozketaren bidez; lau gela bakoitzeko.
- Espainiako beste erkidegoak gelan lantzeko utzi ditugu.
- Talde bakoitzak egokitu zaion lurraldearen informazioa bilatu eta antolatu du. Denok eskema berdina erabili dugu: Kokapena, mendiak, ibaiak, artea, janaria, festak e.a.
- Power point bat antolatu dugu bertako argazkiekin; erabilpen eskubideak kontuan hartuz, noski!
- Taldekide bakoitzak bere informazioa buruz ikasi du. Alde batetik grabatzeko eta bestetik gelakideen aurrean aurkezteko.
- Bideoak ekoiztu ditugu KINEMASTER programa erabiliz.
- Azokaren prestaketa; janaria prestatu dugu, banderak marraztu, jantziak prestatu, musika deskargatu...

Hemen dituzue azokako argazkiak. Guk primeran pasa genuen eta oraindik lantxo bat gelditzen zaigu. Munduko mapan kokatzea.
Baina eskerrak eman nahi genizkizuen parte hartu zenuten guztioi eta bereziki janaria eta janzkera prestatzen lagundu zenutenoi.


















