2025(e)ko ekainaren 18(a), asteazkena

YANNIS AND THE RECYCLING MONSTERS

  Hona hemen eTwinning proiektuan sortutako bideoa:


YANNIS AND THE RECYCLING MONSTERS       ๐Ÿ‘€


Aurreko batean aipatu genuen bezala Turkia, Italia eta Greziako ikasle eta irakasleekin batera aurrera ateratzen ari garen proiektu honek  ingurumenaren kutsadura eta birziklapena azpimarratu nahi ditu.



 

Oraingo honetan bideo bat sortu dugu. Denon artean eta herrialde ezberdinetako ikasleez sortutako taldeak Yanis-en istorioa idatzi genuen. Ondoren istorioa 4 zatitan banatu eta eskola bakoitzak zati horren Stop Motion bideoa ekoiztu du. Ea gusatzen zaizuen. 

2025(e)ko ekainaren 16(a), astelehena

AKUAPONIA

 ๐ŸŒพ1DBH-KOEN BISITA๐Ÿƒ

Eilidhen aitaren ondoren, DBHko ikasleak etorri dira. Bero handia egiten zuen baina hala ere jolastokian elkartu gara, argazkietan ikus daitekeen bezala.

Guk gelan Farmer fisharen antzekoa da Akuaponia eta beraiek egin dute hasieratik bukaerara. 

5. mailakoak 16 taldeetan banatu gara; gela bakoitza 4 taldeetan. Talde bakoitza DBHko ikasleen taldeetan banatu gara eta beraiek eman diguten azalpena kuriositate handiz entzun dugu. 

Gauza bera egin behar ote dugu bi ikasturte barru? 














IDAZKERAREN BILAKAERA

                    ๐Ÿ˜Š  EILIDH- REN AITA ๐Ÿ˜‰  

Beti esaten dugu inoiz ez dela berandu ikasteko eta berdina pentsatzen du Piruk, Eilidh-ren aitak. Piruk 39 urterekinArtearen Historia” ikasten bukatu du, eta guk Aintzinaroa landu dugunez gure eskolara etorri zen aurkezpen txiki bat egitera. 

LH5 guztiari historian zehar idazkeraren garapenaz hitz egitera etorri zen eta argazki batzuk ere ekarri zizkigun. 

Esan zigun hasieran marrazki bidez idazten zutela, 4 argazki erakutsi zizkigun. Lehena azkena baino askoz hobea zen, esan zigun lehena zaharrena zela  baina errealistena ere bazen eta azkena berriz berriena eta sinpleena. Azaldu zigun lehen marrazkia egin zuen gizakiak ez zekiela zer zen marrazten ari zena eta kopiaketa bidez egiten zuela, azkena marraztu zuenak berriz bazekien zer ari zen margotzen eta ez zuen detailetan erreparatzen; horregatik zen sinpleagoa. 

Gero, nola pasa ziren hieroglifikoetatik letretara eta orain dela denbora askoko alfabeto bat erakutsi zigun eta plastilina zati batean letra batzuk idatzi zituen, oso ongi idatzita gainera. 

Geroago, beste gauza askoz hitz egin zigun liburuez, pergaminoz, liburutegiz, eskulturaz...etabar. 

Azkenik, liburu baten argazki bat erakutsi eta hau galdetu zigun;

Zergatik jarri dut argazki hau hemen?” 

Aukerak hauek ziren; 

Munduko liburu txikiena delako.

Pertsona baten azalarekin egina dagoelako.

Napoleonen liburua zelako.

Inprimatu zen lehen liburua  zelako.

Eta 2. zen erantzun zuzena! Denak ahozabalik geratu ginen!