🚍 PROIEKTU HASIERA❓
Eta gu ezer jakin gabe joan ginen Gasteizera!
Autobusetik jaitsi ginenean Santa Maria katedralean bisita gidatua izan genuen. Lau gelak hiru taldetan banatu gintuzten, hau da, oraingoan A gela izan zen erdibitu zena. Argazkietan ikus dezakezuen bezala, oso interesgarria izan zen. Hango arduradunak galdetu zigunean, ba al dakizue zerbait HISTORIAz? Eta gure irakasleari aurpegian somatu genion hori izango zela gure hurrengo proiektua.
Ordu t'erdiko azalpenaren ondoren, erromatar zenbakiak errapasatuz: XIII mendea noiz hasten da? galdetzen zigun behin eta berriz arduradunak. Gotikoa zer den edota katedralak jasandako aldaketa guztiak aztertu ondoren, hamaiketakoaren garaia iritsi zitzaigun.
Ondoren, katedral inguruan zegoen beste parke batetara joan ginen. Bertan, eta orain gela bakoitzekoak bilduz, ERRONKA bat pasa ziguten gure irakasleek. Gela bakoitzeko talde bakoitzak esaldi bana deszifratu behar zuen. Jarraian, gelako lau esaldiak ordenatu; eta azkenik, lau geletakoak borobilean eseri, azken argazkian ikus dezakezuen bezala, eta MEZU guztia ordenean jarri genuen.
PREST GEUNDEN HURRENGO PROIEKTUARI HASIERA EMATEKO!
Bazkaldu, jolastu .... eta Zarautzera itzuli ginen autobusean abestuz! 🎵🎵