2024(e)ko abenduaren 16(a), astelehena
2024(e)ko abenduaren 12(a), osteguna
PLAIAUNDI
Azaroaren 29 Plaiaundira joan ginen eta 4 gelak hiru taldetan banatu ginen. Talde bat hamaiketakoa egiten geratu zenean besteak etxe barrura sartu ginen.
Han, esan ziguten nola bizitzen ziren animaliak eta baita ere esplikatu ziguten beraien habitata zein zen.
Eta geroago esan ziguten nola elektrokutatu ziren bi txori. Txori bat pultseraren arabera Saharakoa zen. Hori esan eta gero hamaiketakoa jan genuen eta ondoren katalejuekin ibili ginen (bakoitzak berea). Aurkitutako animalia gehienak ahatak izan ziren eta katalejuekin bukatu eta gero denok elkartu ginen toki batean eta bertan, taldeka, panpinezko txori batzuk hartu eta neurtu behar genituen: lepoa, hanka eta horiek eraztunean jarri behar genituen.
Bukatzeko, parke batean bazkaldu, trena hartu eta eskolara itzuli ginen.
2024(e)ko abenduaren 7(a), larunbata
IÑURRITZA
IÑURRITZAKO BIOTOPOA
Egun batean Iñurritzako biotopora joan ginen. Bi gela egun batean eta beste biak beste batean (eguraldiaren arabera aldatu zena).
Iritsi ginenean 2 esperimentu egin genituen, gela batek esperimentu bat eta beste gelak beste esperimentu bat eta gero gela batek besteari beraien esperimentua erakutsi behar zion.
Ondoren hondartzako joan ginen mikro plastikoak jasotzera. Beranduago, beste 2 esperimentu egin genituen. Hor dituzue argazkietan.
Asko ikasi genuen bai Zarautz gune babestu honetaz eta baita Lur planetaz.
Angel eta Aniri esker ikasteaz gain oso ondo pasa genuen!


-
Hona hemen eTwinning proiektuan sortutako bideoa: YANNIS AND THE RECYCLING MONSTERS 👀 Aurreko batean aipatu genuen bezala Turkia...
-
🌾1DBH-KOEN BISITA🍃 Eilidhen aitaren ondoren, DBHko ikasleak etorri dira. Bero handia egiten zuen baina hala ere jolastokian elkartu gara...
-
😊 EILIDH - R EN AITA 😉 Beti esaten dugu inoiz ez dela berandu ikasteko eta berdina pentsatzen du Piru...