2024(e)ko urriaren 31(a), osteguna

FARMER FISH ERRONKA

 


Orain dela egun batzuk, urriaren 21ean hain zuzen ere, sormen gelaben 5. maila osoa bildu ginen, Farmer Fishekoekin.  Bertan, Farmer fishekoek erronka bat jarri ziguten, arrainontzi bat, arrain bat, landareen haziak, testak egiteko gauzak eta bakteria batzuk bidali zizkiguten erronka hau betetzeko.

 Helburua da BIOZIRKUITO bat eratzea: landareak handitzea eta bakteriak eta arrainak bizirik jarraitzea; arrainek kaka egiten dute, bakteriek moldatu egiten dute landareentzako janaria bihurtuz eta landareek bere janaria hartu eta ur garbia arrainontzira itzultzen dute.

Erronka honek zortzi asteko iraupena dauka. Arrainak datorren astean jarriko ditugu arrainontzietan eta sormengelaben izango ditugu.

Orain arrainei izena jartzea falta zaigu!!!



 

2024(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

PERRETXIKOAK

 

PERRETXIKOEN STOP MOTIONa egin genuen.


Irteerara joan aurretik, perretxikoei buruz zerbait gehiago jakiteko eta gero besteei zabaltzeko, goian dagoen stop motion bat sortu genuen.

Hemen behean irteeran ateratako argazki batzuk daude. Lokatza ugari eta perretxiko gutxi baina primeran pasa genuen. Ea datorren ikasturtean gehiago dauden! 







Hemen azpian berriz HHko eraikinean utzi genuen ERAKUSKETAren berri ikusten da argazki hauetan. Ilusio izugarria egin zigun txikiak gineneko irakasleak ikustea!





2024(e)ko urriaren 22(a), asteartea

PROIEKTU BERRIA

HARRI, FOSIL ETA MINERAL

Irailaren 23an zuzendaritzakoak etorri zitzaizkigun eskutitz batekin.

Eskutitza Kanadako Burgess Shale aztarnategi famatutik bidaltzen ziguten.

Gutunean jartzen zuen guk erakusketa bat egitea nahi zutela harri, fosil eta mineralei buruz. Gutunean fosil batzuen argazkiak ere bazeuden, adibidez Bathyuriscus edo Marrella.


Hurrengo argazkietan berriz 5. mailako lau gelak Sormengelab-en elkartu ginenekoak dira. Erakusketa prestatzeko elkartu ginen. Orain lanean jartzeko garaia dugu.



2024(e)ko urriaren 10(a), osteguna

IKASTURTE HASIERA

IKASTURTE BERRIA:

Egun batean 5. mailako ate guztiak itxita aurkitu genituen. Gu ingelesetik atera ginenean gure gelako atea ere itxita zegoen, eta paper bat ikusi genuen. 

Bertan, gure gelako plano bat zegoen, mahai bakoitzean zenbaki bat zuela. Gelara sartu ginenean ikusi genuen mahaiak hankaz gora zeudela eta aulkiak berdin. Eta ordenatu egin behar genituen,  planoko ordenean, 15 minutu baino lehen eta soinurik egin gabe. 

Azkenean lortu genuen baina argazkian ikusten duzuen bezala, askotan semaforoa gorrian jarri zen!