2022(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

GOAZEN MERKATURA!!!!

 





Oraingoan, LH 3. mailakoak, merkatura hurbildu gara bertako elikagaiei buruz ikerketatxo bat egiteko.

Ikasturte honetan, ELIKADURA proiektuan murgilduta gure baratzan garaiko eta bertako elikagaiak zein diren ikasten ibili ondoren, herriko merkatura joatea pentsatu dugu.

ELIKADURA JASANGARRIAREN ETA OSASUNTSUAREN garrantzia ikasi eta gero, dietan gure baratzetako elikagaiak kontsumitzea azpimarratzekoa dela ikusi dugu. 

Taldetan, bakoitza merkatuko postu batera joan gara eta ELIKADURA OSASUNTSUA ETA JASANGARRIA izateko zein dieta den egokiena ikertu dugu.

Elikagai jasangarriak ikusi ditugu: 

  • Bertako baratzetan, baserrietan eta itsasoetan lortutako elikagaiak direlako.
  • Garai honetako elikagai asko saltzen direlako.

Baita elikagai osasuntsuak ere ikusi ditugu:

  • Mota guztietako elikagaiak izan ditzagun, denetarik jan dezagun.
  • Egunero dieta aldatzeko aukera, elikagai bakoitzetik neurrian jan dezagun.

Ze goiz ona pasa dugunnnnnnnn!!!!!

ARGAZKIAK IKUSI NAHI? MERKATUAN 3.A-B

                                             MERKATUAN 3.C-D