2025(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA!

 πŸ”­πŸ”­EUREKA ZIENTZIA MUSEOA!πŸ”­πŸ”­

Abenduaren 5ean, ostirala, Ilargira joan ginen. Bai, bai, astronautak bezala, benetako espaziontzian ibili ginen eta Lur planetak goitik ikusi ahall izan genuen.

Ez, ez, ez gaude txoratuta. Hau noski planetarium barruan bizi izan genuen. A ze zorabioa! Baina Haizearen ahotik gauza asko aztertu genituen. Gauza asko 2. mailatik genekizkien eta beste batzuk, hala nola, solstizioak edo ekinozioak, bertan jakin genituen.

Baina planetariumaren aurretik bi gauza egin genituen hiru taldetan banatuta.

1) Kimikaren magia tailerra. Hemen esperimentu ugari erakutsi zizkiguten eta batzuek ikutzeko aukera ere izan genuen. d= m/v 

Dentsitateaz genekiena errepasatzeko aukera ere izan zen. 

Bideo batzuk ere jarri ditugu.

2) Museoan barrena ibili ginen. Hau gozamena!

Baina tamalez, ekainean itxi behar dutela jakinarazi ziguten. 


 












Eta bazkalondoren parkean jolasteko aukera ere izan genuen.



2025(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

ILARGIRA GOAZ!

πŸŒ› ILARGIRA GOAZ!🌜

A ze erronka oraingoa! 2. mailan Ilargirako txartela irabazi genuen eta 6. mailan gauzatuko da. Baina benetako astronautek bezala, baldintza batzuk bete behar ditugu.

1.- 10 egunerako janaria eramateko 1000 litro sar daitekeen ontzia dugu. Guk gelan, kartoiarekin eraiki dugu eta mkoa duela aztertu dugu. Sartuko ote zait eraman nahi dudan guztia?

2.- Kabinak 4.326 dezimetro kubikoko tokia duela. Bertan, arropa eta ibilgailua eraman behar dira. Lagun bat ere eraman dezaket.


Eta gelaren sarrerarako kohete bat diseinatu behar izan dugu. Hemen ere baldintza batzuk bete behar izan ditugu. Eta diseinua denen artean bozkatu ondoren, eraikitzeari ekin diogu. Hemen azpian dituzue ateetan geratu diren bezala. POLITAK, EZTA? ETA AGURRRRRR, ILARGIRA GOAZ!!!!








2025(e)ko azaroaren 1(a), larunbata

"ANIZTASUNAREN ZAPOREAK" AZOKA

πŸ•πŸ—πŸ”πŸ– AZOKAπŸͺ🍰🍲🍡

Ostiralean, urriak 31, ospatu genuen proiektu honen azken ekintza; "AZOKA" baina hau gertatu aurretik gauza asko egin ditugu eta denak ekarriko ditugu gogora.

  1. HH eta LHko gela guztietan, familien jatorria zein den galdetu.
  2. Munduko lurralde horietatik 16 aukeratu genituen, zozketaren bidez; lau gela bakoitzeko.
  3. Espainiako beste erkidegoak gelan lantzeko utzi ditugu.
  4. Talde bakoitzak egokitu zaion lurraldearen informazioa bilatu eta antolatu du. Denok eskema berdina erabili dugu: Kokapena, mendiak, ibaiak, artea, janaria, festak e.a.
  5. Power point bat antolatu dugu bertako argazkiekin; erabilpen eskubideak kontuan hartuz, noski!
  6. Taldekide bakoitzak bere informazioa buruz ikasi du. Alde batetik grabatzeko eta bestetik gelakideen aurrean aurkezteko.
  7. Bideoak ekoiztu ditugu KINEMASTER programa erabiliz.
  8. Azokaren prestaketa; janaria prestatu dugu, banderak marraztu, jantziak prestatu, musika deskargatu... 
















Hemen dituzue azokako argazkiak. Guk primeran pasa genuen eta oraindik lantxo bat gelditzen zaigu. Munduko mapan kokatzea.

Baina eskerrak eman nahi genizkizuen parte hartu zenuten guztioi eta bereziki janaria eta janzkera prestatzen lagundu zenutenoi. 

2025(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

PERRETXIKO BILA

πŸ‚πŸ„ URRIAK 21πŸ„πŸ‚

Udazkena iritsi da eta urtero bezala Orokietako 3. ziklokoak mendira joaten gara. Bai, aurten ere bai? Eguraldiak ez digu lagundu; hegohaizea, euririk ez... Zarautzko Natura Asteko erakusketan ere nahiko gutxi zegoen...

Baina nola gelditu joan gabe. Gainera, uste baino gehiago bildu ditugu. 

Iaz Urtetara joan ginen eta aurten, 6. mailan, Laurgainera.

Oinetakok aldatzeko ere eraman ditugu baina ez dugu beharrik izan. Lehor, oso lehor zegoen. 

Goiz ederra pasa dugu. Olivia eta Rebeca ere gurekin izan ditugu. 

Zer bildu dugun ikusi nahi duzue? Sormen Gelaben dago erakusketa eta baita bideo honetan ere.




2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna

EUROPEAN DAY OF LANGAUGES

 Irailaren 26an ospatu zen Hizkuntzen Europako Eguna. Zarautzen zerbait tipikoa eta nazioartekoa bada hondartzan sorosleen mezua da.




Lehenik eta behin, testua ingelesez landu dugu, eta, ondoren, talde bakoitzak aurkezpen bat egin du, nahi zuen beste edozein hizkuntza erabiliz. Hau izan da emaitza.













 




2025(e)ko urriaren 6(a), astelehena

ANIZTASUNAREN ZAPOREAK

🏰 πŸ—½KULTURA EZBERDINEN AZOKA PRESTATZENπŸ—ΌπŸ―

Ostiralean, urriak 3, 6. mailako lau gelak Sormen Gelaben elkartu ginen.
Helburua: proiektu honetako helburua antolatzea, hau da, AZOKA. Arbelean, irakasleek, guk esaten genuena idazten zuten. Hemen ez dugu jarriko bestela ez da sorpresa izango azokara etortzea. 
Eta azkenik, 16 lurraldeen zozketa burutu genuen. 30 lurralde ezberdinetako familiak ditugu Orokietako LHn eta guk 16 bakarrik azaldu behar ditugunez, gelako ordezkariek gela bakoitzerako 4 papertxo atera zituzten. Baina hauek ere ezkutuan utziko ditugu eta zeintzuk diren jakin nahi baduzue, AZOKARA ETORRI!




Eta proiektuaren barruan ere GIZA ESKUBIDEAK aztertzen aritu gara taldeka. Sormen Gelabek aukera handiak ematen ditu talde bat baino gehiago elkartzeko.








2025(e)ko irailaren 26(a), ostirala

25-26ko LEHEN IRTEERA

 




HONDARTZARA 🌊☔🌈🌞

Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, irailaren 12an hondartzara joan ginen Sorosleen azken ostirala zelako. 
Goiza berehala pasa zitzaigun, kartetan, jolasean, txilipurdika, zuloak egiten e.a.
Uretan ez ginen denbora gehiegi egon baina ikusi ahal izan genuen irailean marea biziak daudela zergatik esaten den.